performatu
es: performar
fr: performer
en: perform
Definizioa:
Antzeztu, interpretatu; rol bat, bereziki, generoari dagokiona, jokatu.performatu
Testuingurua:
-
Udan, antza, pertsona batzuek euskaldunak direla performatzen dute.RODRIGUEZ, Txerra. «Performatzea (udan)». Argia blogak. || Data: 2024-09-17
https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/2024/09/17/performatzea-udan/
-
Euskararen aldaera hori erabiltzeak «anaitasuna» erakusten duela azpimarratu zuen Bereziartuak: «Espazioaren arabera, gizonei hika aritzeak autoritatea ematen die; maskulinitatea performatzeko modu bat da».ARRUABARRENA, Jone. «Generoa euskaran: bizigarri ala itogarri?». Berria. || Data: 2023-06-16
https://www.berria.eus/euskal-herria/generoa-euskaran-bizigarri-ala-itogarri_1337326_102.html
-
Neurri horien barruan aritzeak, patriarkatuan trabarik egiten ez duen emakumearen rola performatzeak, (lehen) gizontasun hegemonikoaren manerak (manera batzuk; izan ere, oholtzan sendo eta ausart agertzen ziren emakume gazte haiek zein botere-kuota zuten bileretan, zein toki solasaldietan, zer pisu zuen haien ahotsak anekdotatik kanpo?) eta baloreak performatzeak bezala, onarpenerako ateak ireki ditzake.«Gorputzak bertsotan». Argia. || Data: 2015-02-25
https://www.argia.eus/albistea/gorputzak-bertsotan
-
Lehen agerraldia: Agertoki gainean performatzeko orduan ere, hain urduri jartzen nauten rockero gogorraren eredutik aldentzen ziren, pose matxoak alboratu edo modu ironikoan berregiten zituzten.LOPEZ ZILUAGA, Leire. «'She is very talented'». Berria. || Data: 2012-03-22
https://www.berria.eus/kultura/analisia-kultura/she-is-very-talented_1111831_102.html
