ofizialismo
es: oficialismo
fr: officialisme
Definizioa:
Agintarien aldeko eta agintariek sustatzen dituzten politiken aldeko mugimendua; mugimendu hori osatzen dutenen multzoa.ofizialismo
Testuingurua:
-
Ofizialismoa banatuta iritsi da hauteskunde hauetara, eta bi zerrendarekin aurkeztu da: bata, Alderdi Sozialistak eta Gobernuko alderdi ezkertiarrenak (Fronte Zabala eta Alderdi Komunista) osatzen dute, eta bestea, zentro-ezkerreko alderdi ofizialistek eta Demokrazia Kristauak osatzen dute, berez oposizio ez dena baina Gobernuan ere ez dagoena.«Txilek Konstituzio proiektu berria idatziko duen taldea aukeratuko du igande honetan». EITB Albisteak [webgunea]. || Data: 2023-05-07
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/9194706/hauteskunde-konstituziogileak-txilen-2023ko-maiatzaren-7an-konstituzio-kontseilua-aukeratzeko/
-
Kirchnertarrik gabeko ofizialismoaren etorkizuna dago jokoan datozen hauteskundeetan.BARANDIARAN SAN ROMAN, Lukas. «Kirchnertarrik gabeko arorantz». Berria. || Data: 2015-08-08
https://www.berria.eus/mundua/kirchnertarrik-gabeko-arorantz_1013262_102.html
-
Lehen agerraldia: Maria Teresa Camposek, esate baterako, kate publikoaren ofizialismo merkeari jarraitzen dio eta bere saioak cañi-zinismoa du ezaugarri beste guztiekin parekatzen badugu.INTXAUSTI, Ines. «Hautagaiak». Euskaldunon Egunkaria. 37. or. || Data: 1994-03-20
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1990&h=12&e=06&bilatu=alea
