FOMO
es: FOMO
fr: FOMO
en: FOMO; fear of missing out
Definizioa:
Pertsona batek izan dezakeen kezka, bere bizitza hobe lezaketen informazioen berri izaten ari ez dela pentsatzearen ondoriozkoa. Besteak beste, sare sozialen edo etengabe informazioa eskuratzearen ondorioz sor daitekeena.FOMO
Testuingurua:
-
Fenomeno horrek, ordea, badu izena: FOMOa. Ingelesezko Fear of missing out (zerbaitetara huts egiteko beldurra) esamoldearen akronimoa da.MENDOZA, Iñaki R. «Ez izatearen beldur». Berria. || Data: 2024-04-06
https://www.berria.eus/bizigiro/ez-izatearen-beldur_2123239_102.html
-
Puri-purian jarri baita, eta zorionez gainera, ingelesezko FOMO adiera.KAMIO ANDUAGA, Garazi. «Shakeout run». Berria. || Data: 2024-11-13
https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/shakeout-run_2133353_102.html
-
“FOMO” deitzen diogu Ingalaterran. Fear Of Missing Out. Alegia, ez bazaude bilera jakin batean edo ez baduzu pertsona bat bi egunez behin ikusten, zerbait galtzen ari zareneko sentsazioa sortzen zaizu, hiperkomunikatzeko beharraren eraginez: besteek jakin dezaten zertan ari zaren lanean eta han zaudela (existitzen zarela, alegia, etxean bazaude ere).GOIA, Garazi. «Pentsatzeko denbora galtzen ari gara». Naiz. || Data: 2023-01-21
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2023-01-21-06-00/hemeroteca_articles/pentsatzeko-denbora-galtzen-ari-gara
-
Lehen agerraldia: Opor hilabeteetan, paradoxikoki, plan hobeago bat galtzearen beldurrak edo FOMOak ("Fear of missing out") indar guztiz erasotzen digu.DAGDRØMMER, Jaione. «Uda honetan FOMOa ekiditeko aholkuak». Gaztezulo [webgunea]. || Data: 2022-06-29
https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uda-honetan-fomoa-ekiditeko-aholkuak
