turismo ilun; tanatoturismo
es: turismo oscuro; tanatoturismo
fr: tourisme sombre; tourisme macabre; thanatourisme
en: dark tourism; thanatourism; grief tourism
Definizioa:
Heriotzarekin, tragediekin edo sufrimenduarekin lotura duten lekuak bisitatzean datzan turismo-mota.turismo ilun
Testuingurua:
-
Turismo ilunaren inguruan dauden gauza asko desmitifikatuko ditut, eta estereotipoak eraitsiko ditut.ARROYO ASKARAL, Aitor. «Miriam del Rio. Kazetaria: “Etikoa eta errespetuzkoa izan daiteke, baina arau batzuk jarraitu behar dira”». Ataria. 1.938. zk. 26-29. or. || Data: 2024-03-08
https://ataria.tok-md.com/pdf/d20240308.pdf
-
Stone-k eta Sharpley-k (2008) iradokitzen dute “turismo ilunaren” espektro osoan motibazioak asko aldatzen direla, lilura morbosotik (Tarlow, 2007) nortasun- edo biziraupen-sentimendu batera, eta hezkuntza-xedeak ere badaudela.MARAÑA, Maider [itzle.]; ASKOREN ARTEAN. Turismoak gatazka historikoko lekuetan bakea sustatzeko duen ahalmena balioan jarri [linean]. || Data: 2020-04
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/documentos_paz_convivencia/eu_def/adjuntos/TURISMO-Y-PAZ-EUSK.pdf
-
Lehen agerraldia: Edo turismo iluna. Izen hori hartu du gero eta ikusmin handiagoa pizten ari den turismo motak.PASTOR, Jose Mari. «'Stupidity Hostel Sarajevo'». Berria. || Data: 2018-12-29
https://www.berria.eus/euskal-herria/analisia-euskal-herria/stupidity-hostel-sarajevo_1240714_102.html
tanatoturismo
-
Leku horiek, Stone-k eta Sharpley-k (2008) esaten dutenez, turismo-intereseko azpimultzoa dira heriotzari eta sufrimenduari lotutako leku ugarien, tanatoturismoak edo turismo ilunak ezaugarri dituenen, artean (ikusi Stone, 2013).MARAÑA, Maider [itzle.]; ASKOREN ARTEAN. 2020ko apirila Turismoak gatazka historikoko lekuetan bakea sustatzeko duen ahalmena balioan jarri [linean]. || Data: 2020-04
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/documentos_paz_convivencia/eu_def/adjuntos/TURISMO-Y-PAZ-EUSK.pdf
-
Lehen agerraldia: «”Heriotzarekin lotutako lekuetara joatea fenomeno berria ez bada ere, mundu osoan turismoa ekonomiaren sektore garrantzitsu bihurtu denetik, honelako lekuen inguruko interesa izugarri hazi da, ‘tanatoturismo’ edo ‘turismo iluna’ (dark tourism, ingelesez) moduan ezagutzen duguna”, esan du Daniel Liviano UOC-ko Ekonomia eta Enpresa Ikerketetako irakasleak».ORIA, Jose Angel. «Heriotza eta tragedia ikuskizun turistiko bihurtzeko joera gora egiten ari da». Naiz. || Data: 2019-08-10
https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20190810/heriotza-eta-tragedia-ikuskizun-turistiko-bihurtzeko-joera-gora-egiten-ari-da
