gizonkera
Definizioa:
Jendaurreko komunikazio-moldea, maskulinitate hegemonikoa ardatz duena.gizonkera
Testuingurua:
-
Neska artzaina izaten ere saiatu izan naiz batzuetan, egunerokotasunean banaizelako batzuetan, baina bertsotan erregistro hori gizonkera batzuekin berdintzeko erabili izan dudala uste dut, testuinguruan funtzionatzen zuela ikusita.ALBERDI, Uxue. «Kontrako eztarritik». Susa. || Data: 2019
https://www.susa-literatura.eus/liburuak/lisi0507#lisi4b
-
Aldarrikapen horren bidez, komunikazio publikoa “gizonkera batuan” (maskulinotasun hegemonikotik) egiten zela salatu zuen, eta horrek ez zuela nortasunak, emakumeenak eta gizon askorenak, osotasunean garatzen uzten.FERNÁNDEZ CASETE, June. «Euskararen erabilera inklusiboa». EHU. || Data: 2018-08
https://www.ehu.eus/documents/2007376/12795677/Euskararen-erabilera-inklusiboa.pdf
-
Gizonkera batuak gero eta leku gutxiago du, beraz, oholtzan.«Miren Artetxe Sarasola: “Kolektibotasuna giltzarria da edozein eraldaketa sozial sustatzeko”». UEU [webgunea]. || Data: 2018-06-25
https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/miren-artetxe-sarasola-kolektibotasuna-giltzarria-da-edozein-eraldaketa-sozial-sustatzeko
-
Lehen agerraldia: Esaterako, askotan kantatu da gizon ezkonduaz, eta gizonkera batutik txiste asko egin dira, publiko orokorrak erraz ulertzeko modukoak.ALBERDI ESTIBARITZ, Uxue. «Ainhoa Agirreazaldegi: "Ezin dut bertsolari izan emakume feministaren kontzientziarik gabe"». Argia. || Data: 2010-03-23
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2224/ainhoa-agirreazaldegi
