genero-arrakala
es: brecha de género
fr: fossé des genres
en: gender gap
Definizioa:
Aldez aurretik zehazturiko aldagai bati dagokionez, emakumeen eta gizonen indizeen arteko aldea, sistema patriarkalak emakumeen eta gizonen artean ezarritako hierarkizazioan oinarritua.genero-arrakala
Testuingurua:
-
Eusko Jaurlaritzako eta Ikerbasqueko arduradunek onartu dute genero arrakala hori txikitzea dela hurrengo urteetarako erronka nagusietako bat, zientziaren iazko jardueraren txostenaren aurkezpenean, Donostian.GOIKOETXEA, Jakes. «Genero arrakala txikitzea da EAEko zientzia sistemaren erronka nagusietako bat». Berria. || Data: 2024-12-27
https://www.berria.eus/euskal-herria/genero-arrakala-txikitzea-da-eaeko-zientzia-sistemaren-erronka-nagusietako-bat_2135443_102.html
-
Bi egun horietako aldarrikapenak uztartuz, STEM disziplinetan dagoen genero-arrakalak haurren etorkizunean soldata-arrakala dakarrela ondorioztatzen duen artikulu bateko ondorio nagusiak azalduko ditut.AIZPURUA ALQUEZAR, Irati. «Genero-arrakala STEM disziplinetan haurtzaroan hasten da». Guraso.eus [webgunea]. || Data: 2024-02-26
https://guraso.eus/genero-arrakala-stem-disziplinetan-haurtzaroan-hasten-da/
-
Hala ere, pentsioetako genero-arrakalak erakusten digu helburu hori ez dagoela bermatuta; aitzitik, emakumeek bizitzan zehar eta beren karrera profesionalean dituzten desberdintasun ugarien isla da, bereziki soldata-arrakala.FOTINOPOULOU BASURKO, Olga et at. Genero-arrakala Euskal Autonomia Erkidegoko pentsioetan. Emakunde. || Data: 2020-02-01
https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes/eu_emakunde/adjuntos/txostena_45_genero_arrakala_pentsioak_eae.pdf
-
Lehen agerraldia: EBrekin eta bertako estatuekin alderatzeaz gain, Euskal AE barruko egoera azter daiteke, genero arrakalari erreparatuz, alegia gizon eta emakumeen arteko aldeei aipatu arloetan; 0 erabateko desberdintasuna, 1 erabateko berdintasuna.«Genero Berdintasunaren Indizean, Euskal AE bosgarrenaren pare Europar Batasuneko estatuen artean». Eustat [webgunea]. || Data: 2016-05-17
https://eu.eustat.eus/elementos/ele0013400/Genero_Berdintasunaren_Indizean_Euskal_AE_bosgarrenaren_pare_Europar_Batasuneko_estatuen_artean/not0013407_e.html
