gerra komertzial; merkataritza-gerra
es: guerra comercial
fr: guerre économique; guerre commerciale
en: trade war
Definizioa:
Bi herrialde edo gehiagoren arteko gatazka ekonomikoa, elkarrekiko merkataritza-politika bidegabetzat jotzeagatik batak besteari muga-zergak edo bestelako merkataritza-oztopoak ezartzen dizkionean sortzen dena.gerra komertzial
Testuingurua:
-
Erabateko gerra komertziala, alegia.ARANBURU, Iker. «Gerra komertzial baterako lehen urratsa». Berria. || Data: 2024-11-06
https://www.berria.eus/ekonomia/analisia-ekonomia/gerra-komertzial-baterako-lehen-urratsa_2133050_102.html
-
Produkzio materialen etekin tasa murriztuz ari zen berriro ere aurreko krisiaren errebote efektuaren ondoren, produkzio erreala ez zen hazten, Txina eta Estatu Batuen arteko gerra komertzialak mundu mailako merkataritza harremanak mantsotu zituen, soldaten debaluazioaren ondorioz eskari maila murrizten ari zen…IGEREGI, Pello. «Krisiak, trantsizioak eta ekologia». Zuzeu. || Data: 2020-12-29
https://zuzeu.eus/mundua/krisiak-trantsizioak-eta-ekologia/
-
Lehen agerraldia: Zigor neurri hauek iragartzeak bi blokeen arteko ‘gerra komertziala’ pizteko zorian dela esan nahi du.«EEBBen eta Europaren arteko gerra komertziala pizteko zorian dago». Euskaldunon Egunkaria. 12. or. || Data: 1992-11-05
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1992&h=11&e=05&bilatu=alea&orridata=19921105&ikusi=012&
merkataritza-gerra
-
Ezin jakitea zehazki zer gertatuko den Erresuma Batuarekin, eta Donald Trumpek eragindako merkataritza gerrek.ARANBURU, Iker. «Bruselak ez du atzeraldirik espero, baina bai motelaldi luze bat». Berria. || Data: 2019-11-07
https://www.berria.eus/ekonomia/bruselak-ez-du-atzeraldirik-espero-baina-bai-motelaldi-luze-bat_173419_102.html
-
Lehen agerraldia: «Frantzia eta Estatu Batuaren artean ez da merkataritza gerrarik izango» atzo bere izena eman nahi izan ez zuen goi iturri estatubatuar batek esan zuenez, eta Clinton eta Mitterranden arteko bilerak gatazkak galerazteko balioko duela gehitu zuen.«Merkataritza gerra galerazi nahian bildu dira Clinton eta Mitterrand». Euskaldunon Egunkaria. 15. or. || Data: 1993-03-10
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1993-03-10&orria=015&zenb=SXVLa1VMM3o2NlJ1Nko5VzZURm1MQT09&
