orainkeria; presentismo
fr: présentéisme
en: presentism
Definizioa:
Gertakari historikoak egungo balioen arabera interpretatzea.orainkeria
Testuingurua:
-
Orainkeria "ordaintzaile txarraren" argudioa da.LOPEZ, Axier. «Martín Rodrigo y Alharilla: “Euskal Herria ere nabarmentzen da esklabotzari buruzko memoria-politika ezagatik”». Argia. || Data: 2023-10-02
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2841/martin-rodrigo-y-alharilla
-
Traversok orainkeria deitzen dio horri (presentismo esan zuen: régimen de historicidad presentista).OÑEDERRA, Unai. «Faxismoa, post-faxismoa eta eskuin muturra». Argia. || Data: 2021-03-10
https://www.argia.eus/albistea/faxismoa-post-faxismoa-eta-eskuin-muturra
-
Lehen agerraldia: Beharbada, berria, egungoa, belaunaldiak saihesteko modu posible bat da, eszena batean orainari lotutako arte-jarduerak agerian jartzeko ideiak derrigorrez lotuta izan behar bide duen orainkeriari ihes egiteko modu posiblea.AGIRRE, Peio; HERRÁEZ, Beatriz; OKARIZ, Itziar; BELAXE [itzle.].First thought best = Asmo lehena onena. [Vitoria-Gasteiz] : Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa. 4. or. || Data: 2014
https://eremuak.eus/web/wp-content/uploads/2014/07/first_thought_best.pdf
presentismo
-
Presentismoarena oso bitxia da, soilik aplikatzen delako “figura horrek ez gaitu ordezkatzen” edo “ez dugu nahi kalean inbasioaren biktimen jarrera baztertzailerik” diogunon aurka.LOPEZ, Axier. «“Monumentuak ez dira historia, boteretsuen bertsio interesatua dira, publizitatea besterik ez”». Argia. || Data: 2022-09-13
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2792/monumentuak-ez-dira-historia-boteretsuen-bertsio-interesatua-dira-publizitatea-besterik-ez
-
Baina iraganeko genozidioak kultura suntsiketak edo esklabotza salatzea sinplifikazio hutsa omen da; haren ustez, "presentismo politikoaren" ondorioa.TRAMON, Balen. «Presentismoa?». Goiena. || Data: 2023-09-01
https://goiena.eus/komunitatea/btramon/1693479648975-presentismoa
-
Lehen agerraldia: Presentismoa genuke, esate baterako, anarkistak hiltzaile zikoitz eta piromanoak zirela esatea, harrapatzen zuten guztiari su ematen ziotela azpimarratzea, eta jokamolde edo bortizkeria horren atzean leudekeen arrazoi sozialez txintik ere ez aipatzea.UBEDA, Garbiñe. «Memoria zulatuak, memoria hesituak, memoria ukatuak». Jakin. 217. zk. 17. or. || Data: 2016
https://jakin.eus/show/9682f640a2ff57fafd3088dee2ec33eba26d7643
