burpee
es: burpee; burpi
fr: burpee
en: burpee
Definizioa:
Ariketa fisikoa, kokoriko egonik eta esku-ahurrak lurrean pausatuz, zangoak atzera luzatu, berriro hasierako posiziora itzuli eta, azkenik, besoak gorantz luzatuz jauzi egitean datzana. Royal H. Burpee fisiologoaren deituratik datorkio izena.burpee
Testuingurua:
-
Horien artean lo gutxi egitea dago, «lo egitea pobreen kontua da», «05:00etan jaiki behar gara burpee-ak egiteko (burpee erresistentzia anaerobikoko ariketa da, bularreko flexioak, eserialdiak eta jauzi bertikalak konbinatzen dituena)», «zure frekuentzia jaisten den bakoitzean, lurrera burpee-ak egitera, gaizki sentitzen zarenean lurrera, norbaitek kritikatzen bazaitu lurrera...», «egun osoan lanean egon behar duzu, atseden hartzen baduzu edo pentsatzeko denbora baduzu bizioak agertzen dira», «geldirik egotea eta pentsatzea toxikoa da, zalantzak dituzunean zure frekuentzia jaisten da», «ikastetxeak ez du ezertarako balio, galtzaile bat izaten bakarrik irakasten dizute».LINAZASORO, Julen. «Sare sozialetako guru ekonomiko faltsuak». Berria. || Data: 2024-07-26
https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/sare-sozialetako-guru-ekonomiko-faltsuak_2128485_102.html
-
Xabik flexioak, burpeeak eta beste hainbat ariketa prestatu ditu talde urdineko kideek gorputza indartzeko.«Baserria: Xabik gorputza indartzeko ariketak jarri dizkie taldekideei». Euskal Telebista [webgunea]. || Data: 2021-01-17
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/baserria/bideoak/osoa/7779524/bideoa-xabik-gorputza-indartzeko-ariketak-jarri-dizkie-taldekideei/
-
Lehen agerraldia: ”Burpee-ak egin beharko dituzte penalizatuak badira partaideak”, diote.IBAÑEZ ESPINOSA, Maider. «Herri Kirolen lehen oztopo lasterketa ospatuko dute Galdakaon, irailean». Geuria. || Data: 2019-02-08
https://geuria.eus/herriak/galdakao/galdakao-azken-gudaria-herri-kirolak-lehen-oztopo-lasterketa-2019-aurkezpena/
