growshop; grow shop
es: grow shop
fr: growshop
en: grow shop; growshop
Definizioa:
Landareak (bereziki, kalamua bezala, aisialdirako eta sendagarri gisa erabiltzen direnak) hazteko, zaintzeko eta kontsumitzeko produktuen eta gailuen salmentan espezializatutako denda.growshop
Testuingurua:
-
Guardia Zibilak talde delitugile bat desegin du, eta bederatzi pertsona atxilotu ditu, ustez marihuana kamuflatuta saltzen zutelako kirol-nutrizioko establezimenduetan, "growshop" establezimenduetan tabako-saltokietan eta Espainiako Estatuko hainbat probintziatako gasolina-zerbitzuguneetan.«Marihuana gozoki-bilgarrietan saltzen zuen talde bat desegin dute». EITB Albisteak [webgunea]. || Data: 2023-07-15
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/9265982/marihuana-gozokibilgarrietan-saltzen-zuen-talde-bat-desegin-dute/
-
Lehen agerraldia: Igor Manzanetek eta Maider Bilbaok Organika growshopa inauguratu berri dute Gorlizko Areatza kalean.«Igor Manzanet: “Adituen ikerketen arabera, alkohola kalamua baino askoz ere kaltegarriagoa da”». UK. 99. zk. 23. or. || Data: 2006-05
https://hiruka.tok-md.com/pdf/UK_099.pdf
grow shop
-
Grow shop gisa hasi ziren, duela 15 bat urte, kalamua norberarentzat hazten dutenei haziak, argiak, lurra eta ongarria saltzen, La Mota izenarekin.LARTZANGURE, Edu. «Kalamua: kea eta aukera». Berria. || Data: 2018-05-25
https://www.berria.eus/bizigiro/kalamua-kea-eta-aukera_1206782_102.html
-
Marta Torreblanca, esaterako, Granadatik etorri da (Espainia); Grow Shop delako bat du han.IGARTUA, Maialen. «Kalamu usaineko hiru egun». Berria. || Data: 2012-09-15
https://www.berria.eus/bizigiro/kalamu-usaineko-hiru-egun_1097118_102.html
-
Lehen agerraldia: 1998an zabaldu zen Bilbon Euskal Herriko lehen grow shop-a.BREA, Unai. «Marihuana, klandestinitatetik irtetear?». Gaztezulo. || Data: 2002-10-04
https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marihuana-klandestinitatetik-irtetear
