gorroto-diskurtso; gorrotoaren diskurtso
es: discurso de odio
fr: discours de haine; discours haineux
en: hate speech
Definizioa:
Etnia, generoa, erlijioa, sexu-orientazioa, genero-identitatea, jatorria, azalaren kolorea edo bestelako ezaugarri bat izateagatik gizatalde baten aurkako jarrera edo indarkeria sustatzen duten adierazpenen multzoa.gorroto-diskurtso
Testuingurua:
-
Facebook eta Instagram sare sozialen jabea den Meta enpresak berrikusi egin du sionista hitzari buruzko araudia, gorroto diskurtsoak ekiditeko arauen barruan.HIDALGO GEREÑU, Jon. «Meta multinazionalak “sionista” hitza gorroto diskurtso gisa hartu du». Argia. || Data: 2024-07-11
https://www.argia.eus/albistea/meta-multinazionalak-sionista-hitza-gorroto-diskurtso-gisa-hartu-du
-
Gorroto-diskurtsoa pertsona zein talde batzuen aurka egindako adierazpena da, haienganako gorrotoa eta aurreiritziak, haien aurkako indarkeria sustatu edota haiek mespretxatu egiten dituena, haien arraza, etnia, erlijio, naziotasun, adin, itxura, sexu-joera, hizkuntza, joera politiko edo moral edo estatus sozioekonomikoarengatik.ASKOREN ARTEAN. «Gorroto-diskurtso». Wikipedia. || Data: 2023-04-01
https://eu.wikipedia.org/wiki/Gorroto-diskurtso
-
Halakoak gorroto diskurtsoak dira, eta ezin ditugu onartu.ORZAIZ, Ion. «Ana Ollo. Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria: “Euskararen inposizioaz hitz egitea gorroto diskurtso bat da”» || Data: 2022-01-26
https://www.berria.eus/euskal-herria/euskararen-inposizioaz-hitz-egitea-gorroto-diskurtso-bat-da_1307884_102.html
-
Lehen agerraldia: Trans pertsona-taldeak jasaten ditu eraso fisiko, gorroto-diskurtso eta diskriminazio gehien.DOMÍNGUEZ, E.F. «Eraso berria 64 urteko emakume transexual bati». Noticias de Álava [webgunea]. || Data: 2021-07-30
https://www.noticiasdealava.eus/alava/2021/07/30/eraso-berria-64-urteko-emakume-1092087.html
gorrotoaren diskurtso
-
Pertsona ahul edo desberdinek erasoak jasaten dituzte, eta haiei egozten zaie gizarte globalizatuak sortzen dituen arrisku eta segurtasun-gabezien errua; horrek gorrotoaren diskurtsoa indartu besterik ez du egiten, gero eta ageriago gainera.«Kulturen arteko bizikidetza». Zehar [webgunea]. || Data: 2022
https://zehar.eus/eu/zer-egiten-dugu/kulturen-arteko-bizikidetza/
-
Beren iritzia argi eta garbi erakusten duten emakumeei gehien errepikatzen zaien iraina TERF akronimoa da, ingelesezko trans-exclusionary radical feminist. Emakumeenganako gorrotoaren diskurtso berria, gure eskubideak eta haurrenak defendatzeagatik.MAIORA MANSO, Ane. «Gutun irekia Euskal Herriko gizarteari». Naiz [webgunea] || Data: 2021-03-18
https://www.naiz.eus/eu/iritzia/cartas/gutun-irekia-euskal-herriko-gizarteari
-
Bestalde, Europako Parlamentuak EBren ijitoen estrategia baterako deia egin du berriki, gorrotoaren diskurtso ofizialaren gorakadari eta estatu kideengan dituen ondorioei aurre egiteko.«Ijito herriaren historia eta kulturaren inguruko bigarren hitzaldia eskainiko dute bihar Merkatuzarren, Camelamos Adiquerar elkartearen eskutik». Herri Bizia [webgunea]. || Data: 2020-11-18
https://herribizia.errenteria.eus/2020/11/18/ijito-herriaren-historia-eta-kulturaren-inguruko-bigarren-hitzaldia-eskainiko-dute-bihar-merkatuzarren-camelamos-elkartearen-eskutik/
-
Lehen agerraldia: Gipuzkoako SOS Arrazakeriak gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko PRISM egitasmoan parte hartzen du: PRISM proiektuaren helburua da sare sozialetako gorrotoaren diskurtso horiek atzeman, ekidin eta aurre egitea.«SOS Racismo /PRISM #StopDiscursodeOdio». EHU [webgunea]. || Data: 2016-05-10
https://www.ehu.eus/eu/web/gizarte-komunikazio-zientzien-fakultatea/-/sos-racismo-prism-stopdiscursodeodio
