ate birakari
es: puerta giratoria
fr: pantouflage
en: revolving door
Definizioa:
Goi-mailako langileak sektore publikoko lanpostuetatik sektore pribatuko lanpostuetara mugitzea, baita kontrako zentzuan mugitzea ere.ate birakari
Testuingurua:
-
Osasungintza publikoa saldu zuten eta haiek sortutako eredu korporatiboan parte hartu zuten, gaur egun ate birakari hau oraindik ondo koipetuta dagoelarik.MUJICA, Itziar. «Zer demontre gertatzen da Osakidetzan?». Berria. || Data: 2024-04-16
https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/zer-demontre-gertatzen-da-osakidetzan_2123728_102.html
-
Euren ordez, PwC Price Cooper Waterhouse zerbitzuen laguntza jaso duela esan du, eta gaineratu du kontsultora hori "EAJn ardura ezberdinak dituzten pertsonen ate birakari bihurtzen ari dela".OSTOLAZA, Paulo. «ELA: "Euskal produkzio ehuna pribatizatzeko pauso bat da funts publiko-pribatua"». Berria. || Data: 2019-07-24
https://www.berria.eus/ekonomia/ela-euskal-produkzio-ehuna-pribatizatzeko-pauso-bat-da-funts-publiko-pribatua_169271_102.html
-
“Ate birakari” delakoak ere arriskutsu izan daitezke, politikari eta ordezkari ohiek hartzen baitute parte ia gehienetan, eta azken batean “diferituan” egindako eroskeriak baizik ez dira.ARREGI, Juan Mari. «Presio taldeak kontrolatu». Argia. || Data: 2018-02-06
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2586/presio-taldeak-kontrolatu
-
Lehen agerraldia: Jende askok ikusten zuen pagotxa Imazekin, baina, horrez gain, bada atentzioa ematen duen beste berdintasunik: biak ate birakaritik atera dira.ZUBIMENDI, Mikel. «Ate birakarien irtenbide galduetan». Gaur8. || Data: 2013-05-11
https://www.calameo.com/read/002698969a6a2fc7ec42e
