libertario
es: libertario, libertaria
fr: libertaire
en: libertarian
Definizioa:
Pertsonen erabateko askatasunaren aldekoa, bereziki jabetzari, lanari eta diru-sarrerei dagokienez.libertario
Testuingurua:
-
Ahalik eta zerga gutxien ordaintzearen aldekoak dira libertarioak, eta Trumpentzat ezinbestekoak izan daitezke zenbait estatutan.ERREDAKZIOA. «Txistu artean hartu dute Donald Trump libertarioen batzarrean». Eitb.eus. || Data: 2024-05-26
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/bideoak/osoa/9505288/bideoa-txistuen-artean-hartu-dute-donald-trump-libertarioen-batzarrean/
-
Ez bakarrik, narratzaileak asmatutako Cienfuegos libertario euskalduna ere hemendik ibiliko baita, eta Txabi Etxebarrieta, Olasoneko jauna, katalanak, Bartzelonan, Liverpoolgo kaietan, Bergaran, noski, Bergaran.GALARRAGA, Aritz. «Duin harro solemne». || Data: 2020-06-08
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2690/duin-harro-solemne
-
Horretaz gainera, moldeen zakarkeria eta destrebeziak pixka bat modan zeuden, eta, hori guzia zalantzan jartzen hasten zinenean, beti zegoen modernotasunaren akrazia aldarrikatzen zuten libertario haien artean norbait zera esaten zizuna: "Bai, gizona, zuk Raimon edo Brassensek bezela egin behar duzu, gitarra soilarekin, adornurik gabe".LETE BERGARETXE, Xabier. Xabier Lete. Abestitzak eta poema kantatuak. Elkar. || Data: 2006
https://www.google.es/books/edition/Xabier_Lete_Abestitzak_eta_poema_kantatu/MObNDQAAQBAJ?hl=eu&gbpv=1&printsec=frontcover
-
Lehen agerraldia: Georges Brassens, libertario gogoetalari bezala ezagutua, Frantziako hego ekialdeko Sète hirian sortu zen 1921ko urrian, langile familia batean.LAUTRE, Jaki. «Txomin Artola eta Anje Duhalde Georges Brassensen omenaldian». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1991-02-28
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1991&h=02&e=28&bilatu=alea&
