autosustapen; autopromo
es: autopromoción
fr: autopromotion
en: self-advertisement
Definizioa:
Nork bere buruari publizitatea egitea. Bereziki, ikus-entzunezko zerbitzuen emaile batek bere programazioa edo hartatik eratorritako produktuak sustatzea.autosustapen
Testuingurua:
-
Esate baterako, ondorengoa baloratu dute, hitzez hitz, komikiak eta nobela grafikoak sortzeko, gazteentzako euskarazko literatura testuak idazteko eta euskarazko ipuinak eta eleberri motzak sortzeko deialdietan: «Itzulpenak, hedapen estrategiak, nazioartekotze estrategiak, booktrailer edo bestelako komunikazio ekintzak». Autosustapena, alegia.ASTIZ, Iñigo. «Nor bere mezulari». Berria. || Data: 2018
https://www.berria.eus/kultura/nor-bere-mezulari_1201930_102.html
-
Lehen agerraldia: Telebista-jarraitutasuneko prozesutan emisioko, publizitateko eta autosustapeneko denborak planifikatzen ditu eta kontrolatzen ditu, eta, horretarako, espazio hauek osatzen dituzten elementuen erabilera funtzionalak eta telebistaren programazioarekin duten erlazioa bereizten ditu.337/2013 DEKRETUA, apirilaren 22koa, Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena. EHAA. || Data: 2013-07-23
https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2013/07/1303372e.pdf
autopromo
-
Orain nire gauzatxoak egiten nabil, umeentzat, baina, gaur egun, zuzenean aritzea, etengabeko autopromo horretan, ninini eta ninini... Beti egon da, baina orain basatia da.IMAZ, Andoni. «Ane Garcia- Jabier Muguruza: “Egunerokoa eskuekin edertzea”». Berriz. || Data: 2023-09-10
https://www.berria.eus/ahomentan/egunerokoa-eskuekin-edertzea_232576_102.html
-
Printzipio hori aipatuta, argi dago nor duen jomuga: izan ere, azken asteetan Onda Vasca, autopromo baten bidez, datorren irratia dela esan eta esan ari zaigu.LASA, Xabier. « Besteak gutxiesten». Berria. || Data: 2012-10-14
https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/besteak-gutxiesten_1094713_102.html
-
Lehen agerraldia: EAEko irratietan Radio Euskadi zela nagusia entzun behar izan genion Felix Linaresi autopromo batean, behin eta birritan orain egun batzuk, horrek euskal irratigintzan lurrikara sortu izan balu bezala; EGMko datuak oinarritzat hartu omen zituzten orduan.LASA, Xabier. «Gogor harropuzkeriari». Berria. || Data: 2011-01-02
https://www.berria.eus/komunikazioa/gogor-harropuzkeriari_1150874_102.html
