teknofeudalismo
es: tecnofeudalismo
fr: technoféodalisme; techno-féodalisme
en: technofeudalism; techno-feudalism
Definizioa:
Plataforma teknologiko handiek, gobernuek kontrolatu ezin duten moduan, gehiegizko boterea metatzen duten sistema sozioekonomikoa. Horrelako sistemetan, herritarrak plataforma horien erabiltzaile hutsak dira, eta ez dira erabiltzen dituzten baliabide digitalen edo sortzen dituzten datuen jabe.teknofeudalismo
Testuingurua:
-
Bestetik, hainbat ahotsek «teknofeudalismo» garaiak bizi ditugula seinalatu dute, non gure datuak saltzearen truke inork hautatu ez dituen eta botere-banaketa mekanismorik ez duten megakorporazio handien lur digitaletan bazka gaitezkeen jopuak bihurtu garen.«”Geroz eta gizarte automatizatuagoari buruzko gogoeta” aurkeztu du Zuberogoitiak». Jakin. || Data: 2024-10-23
https://jakin.eus/albisteak/geroz-eta-gizarte-automatizatuagoari-buruzko-gogoeta-aurkeztu-du-zuberogoitiak/
-
Teknofeudalismoak beste espiritu bat eskatzen digu: deliberatuki erdipurdikoa, txarra eta txarrisimoa dena behingoz besarkatzea.BEREZIARTUA, Gorka. «Euskal literatura eskas, masibo eta artifizialki ekoiztuaren alde-edo». Argia blogak. || Data: 2024-02-26
https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/2024/02/26/euskal-literatura-eskas-masibo-eta-artifizialki-ekoiztuaren-alde-edo/
-
Lehen agerraldia: Baina feudalismoan, eta nire ustez baita teknofeudalismoan ere, lehia ez datza produkziorako inbertsioan eta efizientziaren hobekuntzan.LASA, Irune. Cedric Durand. Ekonomia politikoko irakaslea: «Nire ama bizi izan da Google gabe, baina gu jada ezin gara». Berria. || Data: 2021-10-21
https://www.berria.eus/ekonomia/nire-ama-bizi-izan-da-google-gabe-baina-gu-jada-ezin-gara_1303054_102.html
