GOIDI; goi-geruzetako depresio isolatu

eu: goi-geruzetako depresio isolatu; GOIDI
es: depresión aislada en niveles altos; DANA
fr: dépression isolée en haute altitude; dépression coupée
en: isolated high altitude depression; cut-off low

Definizioa:

Goi-geruzako depresioa, jet korrontearen zirkulaziotik erabat askatu eta bereizten dena, eta zirkulazio-fluxu horretatik aparteko mugimendua duena.

GOIDI

(iz.)

Testuingurua:


goi-geruzetako depresio isolatu

(iz.)
Testuingurua:
  1. Bereziki Espainia ekialdea astindu duen goi-geruzetako depresio isolatuak hondamendia eta hainbat biktima utzi ditu, Valentzian 51 pertsona hil direla baieztatu du Generalitateak.

    «Sanchezek krisi batzordea deitu du goi-geruzetako depresio isolatuak eragindako hondamendia aztertzeko». EITB Albisteak [webgunea]. || Data: 2024-10-30

    https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/9616228/sanchezek-krisi-batzordea-deitu-du-goi-geruzetako-depresio-isolatuaren-ondorioak-aztertzeko/
  2. Hasteko, gaztelaniazko sigla “ahoskagarri”en ondoan, euskaraz, mordoiloak sortzen zaizkigu askotan: ERE vs LEE (lan-erregulazioko espedientea), ERTE vs ABLEE (aldi baterako lan-erregulazioko espedientea), RGI vs DSBE (diru-sarrerak bermatzeko errenta), ELA vs AEA (alboko esklerosi amiotrofikoa), dana vs GGDI (goi geruzetako depresio isolatua), pyme vs ETEE (enpresa txiki eta ertain(ak))…

    LARRINAGA LARRAZABAL, Asier. «Sigla lexikalizatuak». 31 eskutik. || Data: 2023-12-13

    https://31eskutik.eus/2023/12/13/sigla-lexikalizatuak/
  3. Lehen agerraldia: Goi geruzetako depresio isolatua da, funtsean; hau da, 5.000 metrora dagoen aire masa hotza mugitu egiten da; tanta hotza lez ezagutzen dena izendatzeko erabiltzen da orain.

    MALDONADO, Aritz. «“Hamabost egunera egingo duen eguraldia jakiteko mugikorrera jotzen da, baina hori zientzia fikzioa da”». Anboto. || Data: 2023-06-03

    https://anboto.org/durango/1685687346690-hamabost-egunera-egingo-duen-eguraldia-jakiteko-mugikorrera-jotzen-da-baina-hori-zientzia-fikzioa-da