faxistizazio
es: fascistización
fr: fascisation
en: fascistization
Definizioa:
Faxista bihurtzea.faxistizazio
Testuingurua:
-
Prozesu moduko batean, memoria historikoa galarazten ari dira, eta zentsura ezartzen; horrek guztiak eta oraingo beste gauza askok antz handia dute Alemanian Weimarko Errepublikan gertatutakoarekin, eta bide eman diote PPren faxistizazioari eta Voxen agerpen esplizituari.OBELLEIRO, Maria. «Xose Manuel Beiras. BNGko bozeramaile ohia eta idazlea. “BNG izan liteke PPren alternatiba 2024ko hauteskundeetan”». Berria. || Data: 2022-08-11
https://www.berria.eus/mundua/bng-izan-liteke-ppren-alternatiba-2024ko-hauteskundeetan_1318918_102.html
-
Egungo Europan, duela ia ehun urte bezala, alderdi faxistetatik haratago, faxistizazioa dugu, hau da, faxistek beste alderdien agendan eragiteko gaitasuna.AOIZ, Floren. «Urkullu, ETA eta iragana». Naiz. || Data: 2021-10-02
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2021-10-02/hemeroteca_articles/urkullu-eta-eta-iragana
-
Jaime Ignacio del Burgoren aitak, Jaime del Burgok, karlismoak izandako faxistizazioan eragin zuzena izan zuen.SENAR, Joxerra. «Hiru peoi funtzional estatuaren zerbitzura». Berria. || Data: 2016-12-09
https://www.berria.eus/euskal-herria/hiru-peoi-funtzional-estatuaren-zerbitzura_1171914_102.html
-
Lehen agerraldia: Europako pentsamoldeko faxistizazio hitza egokia litzateke egoera azaltzeko.BOEHNEL, Max. «Peter Marcuse. New York Columbia Universityko hirigintza irakaslea. 'Faxistizazio' hitza egokia litzateke egoera azaltzeko». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 2001-10-02
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=2001-10-02&orria=024&zenb=RE1MYXNBRGIxREdmRXFITTdyMkhLQT09&
