globalismo
es: globalismo
fr: globalisme
en: globalism
Definizioa:
Herrialde bateko gertaerak beste batenetatik bereizi ezin direla dioen pentsamoldea, mundu osoa eragin politikoko berezko esferatzat hartzen duena.globalismo
Testuingurua:
-
“Globalismo” gisa ezagutzen dugun kultur fenomeno postmodernoa globalizazio ekonomiko horren euskarri izan da, eta, aldi berean, gizartea kontrolatzeko eta desegiteko tresna gisa erabili da.ZELAIA, Adrian. «Globalismo anti-kulturala postmo-kapitalismoaren funtsezko elementua da». Independentea [webgunea]. || Data: 2024-05-19
https://independentea.eus/globalismo-anti-kulturala-postmokapitalismoaren-funtsezko-elementua-da/
-
Schwaberentzat, berriz «Globalismoak esan nahi du gure politika guztiek merkatu globaletako indar ustez neoliberal horiei lotutakoak liratekeela; hemen, nik uste dut ikusi dugula, jakina, arauetan oinarritutako alde askotariko mundu zabala daukagula, baina baita ere ziurtatu behar dugula ez dugula gure gizarte koherentzia nazionala suntsitzen, hori delako demokraziarako aurrebaldintza».ERREDAKZIOA. «Globalismoa eta globalizazioa bereizi nahian». Berria. || Data: 2019-01-22
https://www.berria.eus/ekonomia/globalismoa-eta-globalizazioa-bereizi-nahian_1242227_102.html
-
Indigenak globalismo kolonialistaren aurka borrokatzen diren herriak bezala irudikatzen dira eta eurengan inspirazioa bilatzen da globalizaziori aurren egiteko orduan.ARREGI ORUE, Joseba Iñaki. «Laugarren mundua: herri indigenen erbeste ekintza, onespen eta aldaketa eragile nazioarteko harremanetan 1992-2007». Doktorego-tesia, Zuzenbidea Gradua. Euskal Herriko Unibertsitatea [linean]. || Data: 2010
http://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/Joseba_Inaki_Arregi_TESI.pdf
-
Lehen agerraldia: Honi gehitu zaizkio gobalismoaren eta Zabalok aipatzen duen «pertsona nazionalismoaren» diskurtso maltzurrak: «Nazio-estatuak desagertzera omen doaz, eta nortasun kolektiboa gara dadin ez omen da lurralderik, lurraldezko botererik, behar».ZUBIAGA, Mario. «Euskal Federazioa». Berria. || Data: 1997-07-30
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?zbilatu=globalismo&h_u=1990&h_h=12&h_e=06&b_u=2003&b_h=02&b_e=20&bilatu=Bilatu&orridata=19990730&ikusi=005
