austerizidio
es: austericidio
fr: austéricide
en: austericide
Definizioa:
Herrialde bateko biztanleak ekonomikoki itotzea gobernuak gehiegizko austeritate-neurriak aplikatzearen ondorioz.austerizidio
Testuingurua:
-
Testuinguru horretan, Europaren proiektua ahultzen duten erabakien aurrean –AEBen mende egotea, «abentura militaristak» edota «austerizidioa»–, Batasunaren sorrerako printzipio eta oinarrietara itzultzea defendatu du Otegik.ERREDAKZIOA. «”Hemen da ziklo aldaketa”, adierazi du Otegik EAEn lortutako garaipena nabarmenduz». Naiz. || Data: 2024-06-09
https://www.naiz.eus/en/info/noticia/20240609/hemen-da-ziklo-aldaketa-nabarmendu-du-otegik-eaen-lortutako-garaipena-nabarmenduz
-
Schäublek pertsonifikatu zuen inork baino hobe 2010eko hamarkadan Europako herrialde ortodoxoek, bereziki Alemaniak, inposaturiko “austeritate” politika, herritarrak pobretu eta murrizketen bidez zerbitzu publikoak eraitsi zituen benetako austerizidioa.APAOLAZA AVILA, Urko. «2024ko Europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar». Argia. || Data: 2024-01-09
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2854/2024ko-europa-neoliberalak-schaubleren-politika-austerizida-du-ipar
-
Eta orain arte mantendutako austerizidio politikak ez du balio izan hazkunde ekonomikoa eta enplegu tasa handitzeko, kontrara, langabezia igo da, eta prekarietatea, bazterkeria, desberdintasun sozialak eta pobrezia handitu.ARREGI, Juan Mari. «Kapitalismo aseezin eta krudela». Argia. || Data: 2015-06-21
http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/cgi-bin/kontsulta.py
-
Lehen agerraldia: Austerizidio ekonomiko neoliberala alde batetik, eta agonia politikoa bestetik.ELOLA, Naiara. «Inkesta: Nafarroako Parlamentuko alderdietako arduradunei: Zer iruditzen zaizkizu Barcinaren lehen bi urteak?». Berria. || Data: 2013-05-31
https://www.berria.eus/euskal-herria/inkesta-nafarroako-parlamentuko-alderdietako-arduradunei-zer-iruditzen-zaizkizu-barcinaren-lehen-bi-urteak_80067_102.html
