kosmopaletismo
es: cosmopaletismo
Definizioa:
Kosmopolitismo behartua erakusteko joera, bereziki gutxiegitasun-konplexua ezkutatu nahi izateak sortua.kosmopaletismo
Testuingurua:
-
Kosmopaletismo lagunarteko erregistroan erabiltzen den terminoa da.ASKOREN ARTEAN. «Kosmopaletismoa». Wikipedia. || Data: 2021-09-15
https://eu.wikipedia.org/wiki/Kosmopaletismo
-
Ez dakit, feston nazioartekotzeari dagokionez, kosmopaletismo hutsa ez ote den mundu osoa erakarri nahi izatea aldi berean gehiegikeria horri muga jarri behar zaiola aldarrikatuz...EXPRAI. «SANFERMINAK 2016. Hau da Iruñea eta hauek gure kartelak». Naiz. || Data: 2016-04-16
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2016-04-16-07-00/hemeroteca_articles/hau-da-irunea-eta-hauek-gure-kartelak
-
Hiztegietan ez da ageri kosmopaletismo hitza, baina erraza da ulertzen; erdarazko “paleto” eta kosmopolita hitzen elkartetatik eraiki baitugu, gurean gero eta gehiago direlako mugimendu berriaren jarraitzaileak, politikarien artean batez ere.ARETXABALETA, Loiola. «Kosmopaletismo politikoa». Zuzeu [webgunea]. || Data: 2015-05-17
https://zuzeu.eus/euskal-herria/kosmopaletismo-politikoa/
-
Lehen agerraldia: Ez ziguten, bada, Euskal Herriko edo ez dakit nongo kristalezko dorrerik handiena egin ETBko programetan harro erakus dezagun gure kosmopaletismoa?ARREGI, Rikardo. «Iberdrola». Deia. || Data: 2013-10-16
https://www.deia.eus/opinion/columnistas/2013/10/16/iberdrola-5292167.html
