nekropolitika
es: necropolítica
fr: nécropolitique
en: necropolitics
Definizioa:
Botere politikoak eta sozialak, indarkeria eta sufrimendua kudeatuz eta arautuz, nor bizi daitekeen eta nork hil behar duen erabakitzen duela defendatzen duen teoria.nekropolitika
Testuingurua:
-
Zaintza eta elikaduraren krisiak, demokraziaren ahultzea, arrazismoa, xenofobia, nekropolitika eta gerrak panoramika kezkagarri horren parte dira.BARCENA, Iñaki. «Ekofaxismoa al datorkigu?». Argia. || Data: 2024-07-14
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2880/ekofaxismoa-al-datorkigu
-
Zabaldik antolatutako jardunaldien barruan, Behartutako desplazamenduak: bazterkeriatik nekropolitikara hitzaldia eman zuen atzo Iruñean.LARRETXEA AGIRRE, Ainhoa. «Juan Hernandez. Zuzenbidean doktorea: “Nekropolitikaren atzean politika hagitz arrazistak daude”». Berria. || Data: 2018-10-24
https://www.berria.eus/bizigiro/nekropolitikaren-atzean-politika-hagitz-arrazistak-daude_1230795_102.html
-
Lehen agerraldia: Guztiarekin, egungo eta etorkizuneko biztanleriaren heriotza, xahuketa eta miseria eragiten duen nekropolitikan oinarritzen den eredu energetikoa da indarrean dagoena.ZOZAIA, Gorka. «Gizateria 2050 (III): Energia burujabetza edo nekropolitika». Naiz. || Data: 2018-03-24
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2018-03-24-06-00/hemeroteca_articles/gizateria-2050-iii-energia-burujabetza-edo-nekropolitika
