glotofobia; hizkuntza-diskriminazio
es: glotofobia; discriminación por razón de lengua
fr: glottophobie; discrimination linguistique; discrimination fondée sur la langue
en: glottophobia; linguistic discrimination; language discrimination; language-based discrimination
Definizioa:
Pertsona bat edo pertsona-talde bat hitz egiten duen hizkuntzagatik edo hizkeragatik diskriminatzea.glotofobia
Testuingurua:
-
Glotofobia normatiboa ez den azentuari higuin izatean datza, arauaren araberakoa ez den moduan hitz egiten dutenak gutxietsi eta baztertzean.URGELL, Blanca. «Altxorrik handiena». Berria. || Data: 2022-02-02
https://www.berria.eus/iritzia/larrepetit/altxorrik-handiena_1308222_102.html
-
Hasieran pentsatu nuen badela termino bat hizkuntzekiko beldurra adierazteko, hau da, «glotofobia», abiapuntu gisa balia nezakeena... baina, egunak etorri, egunak joan, udaberriak ekarri zidan berba zehatz batez erditzeko inspirazioa: «mintzomatxismoak».PAYA RUIZ, Xabier. «Mintzomatxismoak». Berria. || Data: 2019-06-04
https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/mintzomatxismoak_1251353_102.html
-
Lehen agerraldia: Iragarkiak gogora ekarri dit aspaldian leitutako notizia bat, hartaz aurrerago idazteko sakelakoan gorde nuena: Frantziako Nazio Biltzarrak glotofobiaren kontrako lege proiektua onartu zuen iaz.ERRO, Angel. «Glotofobia». Berria. || Data: 2017-12-17
https://www.berria.eus/iritzia/jira/glotofobia_1286764_102.html
hizkuntza-diskriminazio
-
Euskara eta hizkuntza-diskriminazioa nola lotzen diren gainerako zapalkuntza-mota guztiekin ikusaraztea (euskara ez da pribilegiatuen hizkuntza, guztiz kontrakoa baizik).«Euskalduntze-alfabetatzea intersekzionalitatearen ikuspegitik. (Glotodidaktika VIII. Topaketa)». UEU [webgunea]. || Data: 2024
https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2036-euskalduntze-alfabetatzea-intersekzionalitatearen-ikuspegitik-glotodidaktika-viii-topaketa
-
Ondorengo loturan dituzun galderak erantzun, katalanaren partez euskara jarrita, eta ikusi zenbateko hizkuntza diskriminazioa bizi duzun.GOIKOETXEA, Bixenta. «Euskara hutsean bizi zaitezke?». Zuzeu. || Data: 2015-09-23
https://zuzeu.eus/euskara/euskara-hutsean-bizi-zaitezke/
-
Lehen agerraldia: Ereduaren bultzatzaileek eskolatze sare bikoitza saihestu zuten, besteak beste hizkuntza diskriminazioa amaitzeko.EPELDE, Elixabet. «Hizkuntza gatazka, hezkuntzan». Berria. || Data: 2011-09-21
https://www.berria.eus/mundua/hizkuntza-gatazka-hezkuntzan_1127860_102.html
