tardofrankismo; frankismo berantiar

eu: tardofrankismo; frankismo berantiar
es: tardofranquismo

Definizioa:

Frankismoaren azken etapa.

tardofrankismo

(iz.)

Testuingurua:

  • Tardofrankismoko lobby judizialak Espainiako estamentu judizial nagusiak fagozitatu zituen (CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Gorena, Auzitegi Gorena eta Kontuen Auzitegia), eta Auzitegi Gorena Kongresuko arrabol aurrerakoiak onartutako lege-dekretuei eusteko horma gisa izango zuen; Francisco Marin Castan presidentea, karguen erruletan eta prozesu judizialen esleipenean croupier gisa; Manuel Marchena eta Pablo Llarena epaileak, bere izar mediatiko gisa, eta Aldaezinen klana, beren peoi onberak bezala.

    GORRAIZ LOPEZ, German. «Puigdemonten beltxarga beltza». Berria. || Data: 2023-10-06

    https://www.berria.eus/iritzia/zuzendariari/puigdemonten-beltxarga-beltza_1342980_102.html
  • Baina oso ondo ezagutu dugu Francisco Umbralek "tardofrankismo" gisa definitutako garaia.

    ZINKUNEGI BARANDIARAN, Nekane. «Idoia Estornes. Idazlea: "Gutako asko hasieran nahasi ginen, ETAri babesa adierazita"». Berria. || Data: 2013-08-19

    https://www.berria.eus/euskal-herria/gutako-asko-hasieran-nahasi-ginen-etari-babesa-adierazita_82853_102.html
  • Lehen agerraldia: Gurasoak enplegua zabaltzen ari zen tardofrankismoaren garaian sartu ziren lan merkatuan; gazteek, ordea, erregimen neoliberalaren pean egin dute, eta horrek ekarri du gazte gehienak epe laburreko kontratudun langileak izatea.

    CAMACHO ROMERO, Abel. Irakurriz ikasi. Udako Euskal Unibertsitatea. || Data: 2001

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/

frankismo berantiar

(iz.)
Testuingurua:
  1. 1962an Manuel Fraga Iribarne Turismo eta Informazio Ministro izendatu zuten, frankismoaren “irekiera” garaian, frankismo berantiarra bezala ere ezaguna.

    GONZALEZ DE MATAUKO RADA, Iñaut. Eguneroko prentsaren bilakaera diktadura frankistan: 1938ko legetik 1966ko prentsa legera. Gradu amaierako lana, Kazetaritza Gradua. Euskal Herriko Unibertsitatea [linean]. || Data: 2023

    https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/67801/GrAL_I%C3%B1aut_Gonzalez.pdf?sequence=1&isAllowed=y
  2. Urte horiek ere frankismo berantiar samarrean zeuden, eta nabaritzen zen.

    ELKOROBEREZIBAR BELOKI, Mikel. «Zumalabe Goenaga, Koro: “Jaio naizen etxeko fruitu bat naiz: euskaltzalea izan behar nuen”». Berria. || Data: 2023-11-19

    https://www.berria.eus/bizigiro/jaio-naizen-etxeko-fruitu-bat-naiz-euskaltzalea-izan-behar-nuen_2116644_102.html
  3. Lehen agerraldia: 1971. urtea zen, frankismo garai betean, batzuek frankismo berantiarra dioten aldian, nahiz eta ordurako trantsizio politikoa deituko zutenaren lehenengo printzak nabaritzen hasiak ziren, Erreforma Politikoaren Legearen ondoren.

    MARTINEZ LEUNDA, Juanjo. «Sua edo keinua». Berria. || Data: 2023-10-01

    https://www.ehu.eus/etc