bandera faltsu
eu: bandera faltsu
es: bandera falsa
fr: fausse bannière; faux pavillon; faux drapeau
en: false flag
es: bandera falsa
fr: fausse bannière; faux pavillon; faux drapeau
en: false flag
Definizioa:
Aztarna edo zantzu faltsua, eraso baten benetako egiletza beste norbaiti leporatzeko uzten dena.bandera faltsu
Testuingurua:
-
Alemaniako Tagesspiegel egunkariaren eta Der Spiegel astekariaren arabera, gobernuak ez du uste gertatutakoa «kasualitate» bat denik, eta ez du baztertzen sabotaje ekintza bat izatea: Errusiak «bandera faltsuz» egindakoa ala Ukrainak edo herrialde horrekin zerikusia duten indarrek egindakoa.SAGARZAZU, Jokin. «Berlinek eta Moskuk “sabotajetzat” jo dituzte Nord Streameko isuriak». Berria. || Data: 2022-09-17
https://www.berria.eus/ekonomia/berlinek-eta-moskuk-laquosabotajetzatraquo-jo-dituzte-nord-streameko-isuriak_218737_102.html
-
«Bandera faltsuko» ekintza bat prestatzea ezinezko dela diote adituek, lehen ere egin ez balitz legez, Iraken arma kimikoak zeudela sekula esan izan ez balitz bezala.URRUTIKOETXEA, Urtzi. «Tentsioa Persiar golkoan». Berria. || Data: 2019-06-16
https://www.berria.eus/mundua/analisia-mundua/tentsioa-persiar-golkoan_1252260_102.html
-
Lehen agerraldia: Hamar lerro kode baino ez den troiar bat idatzi, bandera faltsuko zerbitzariren bat topatu, teknikariek eguneratu gabeko pare bat firewall-i iskin egin eta egilea Ipar Korea izan denaren traza igorriko duen aztarna pare faltsua laga: ez da gehiago behar.AGIRRE, Danel. «Eskerrak, Vladimir, egun honengatik». Gipuzkoako Hitza. || Data: 2017-05-26
https://gipuzkoa.hitza.eus/2017/05/26/eskerrak-vladimir-egun-honengatik/
