errusofobia
es: rusofobia
fr: russophobie
en: russophobia
Definizioa:
Errusiaren aurkako jarrera edo gorrotoa.errusofobia
Testuingurua:
-
Beldur dira, segur aski, Putinen erabakia salatzen badute jasoko duten errepresioarengatik, eta atzerrian dauden errusiarrak ere beldurtzen hasi dira, inbasioaren haritik areagotu den errusofobiarengatik.URKIA, Olatz. «Kanpoko fobiaren eta barneko zentsuraren erdian». Berria. || Data: 2022-03-20
https://www.berria.eus/mundua/analisia-mundua/kanpoko-fobiaren-eta-barneko-zentsuraren-erdian_1310917_102.html
-
Errusofobiak historia luzea du. Errusiarrak «besteak» dira, errespetua merezi ez duten barbaroak, beren identitateari, kulturari eta historiari mespretxua zor zaie.ZUBIMENDI, Mikel. «Errusofobiaren erro sakonak». Naiz. || Data: 2022-04-26
https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20220426/errusofobiaren-erro-sakonak
-
Lehen agerraldia: Argitaratu dituzten zerrenda beltz horiek eta komentario gogorrenak bakarrik bi modutan azaldu ditzaket nik: kasurik onenean ezjakintasunaren ondorio dira, eta, kasurik okerrenean, errusofobia apur batengatik.URKIA, Olatz. «Plaza Gorriko oihua: “Krimea Errusia da”». Berria. || Data: 2014-03-20
https://www.berria.eus/mundua/plaza-gorriko-oihua-krimea-errusia-da_1050800_102.html
Hobetsi gabeko formak: errusiarfobia; rusofobia; errusiafobia
