komisariatu
es: comisariar
Definizioa:
Arte-erakusketa edo antzeko kultura-ekitaldi bat antolatu.komisariatu
Testuingurua:
-
«Lagin bat baino ez da», ohartarazi du ziztuan Mikel Begoñak (Bilbo, 1964), Kike Infamerekin batera komisariatu duen Azalak erakusketari buruz.REY GORRAIZ, Uxue. Mikel Begoña. 'Azalak' komiki erakusketako komisarioa. «Baikorra naiz: uste dut komikia ez dela sekula desagertuko». Berria. || Data: 2023-09-08
https://www.berria.eus/kultura/baikorra-naiz-uste-dut-komikia-ez-dela-sekula-desagertuko_1341529_102.html
-
Uztailaren lehen egunetara arte izango da ikusgai Dante Alighierik idatzitako lana oinarritzat hartu duen erakusketa, Massimiliano Tonelli artista, poeta eta kritikariak komisariatu duena.«Infernua, purgatorioa eta zerua». Nontzeberri. || Data: 2023-05-25
https://nontzeberri.eus/infernua-purgatorioa-eta-zerua
-
Lehen agerraldia: Bartzelonako Arte Garaikideko Museoak antolatua eta Jose Lebrerok komisariatua, Eite txarrak erakusketa eskultura, bideoa, argazkia eta soinua barne hartzen dituen instalazioekin osatua dago.KINTANA, Mikel. «Bere obren aspaldiko bildumarik zabalena jarri du ikusgai Txomin Badiolak Bilbon». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 2002-10-29
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=2002-10-29&orria=038&zenb=SmtHNGhka2xlaFU4aVVkTTNUSmRGUT09
