intersekzionalitate
es: interseccionalidad
fr: intersectionnalité
en: intersectionality
Definizioa:
Diskriminazio-mota askoren ondorioak (arrazakeriarenak, sexismoarenak eta klasismoarenak, esaterako) konbinatu, gainjarri edo gurutzatzen diren modua, bereziki baztertutako pertsonei edo gizataldeei dagokienez.intersekzionalitate
Testuingurua:
-
Eta intersekzionalitatea kontuan hartzera deitu du: emakumeek zein beste kolektibo batzuek izan ditzaketen gabeziak identifikatzea, behar bezalako erantzunak garatzeko.VIEIRA GIL, Iraia. «Intersekzionalitatea, legeetatik haratago». Berria. || Data: 2023-03-02
https://www.berria.eus/euskal-herria/intersekzionalitatea-legeetatik-haratago_1331330_102.html
-
Feminismoak beti eduki du begirada diferenteak integratzeko edo, gutxienez, artikulatzeko ahalmena; intersekzionalitate horretan arraza, migrazio eta beste esklusio sozialetara hurbildu da, eta bide horretan hizkuntza minorizatuaren defentsara ere iritsi behar da.ASENSIO LOZANO, Maite. «Bazterretan elkartuta». Berria. || Data: 2015-03-08
https://www.berria.eus/euskal-herria/bazterretan-elkartuta_1024594_102.html
-
Lehen agerraldia: Nola jar daiteke fokua bazterretan dauden horiengan? Pribilegioaren teoria ere bada intersekzionalitatea.ASENSIO, Maite. «R. Lucas Platero. Soziologoa: “Sexualitatea ikusezina da batzuetan, eta ikusgarriegia besteetan”». Berria. || Data: 2014-12-28
https://www.berria.eus/euskal-herria/sexualitatea-ikusezina-da-batzuetan-eta-ikusgarriegia-besteetan_1029678_102.html
