zisheteroarau; zisheteronormatibitate
es: cisheteronorma; cisheteronormatividad
fr: cishétéronormativité; norme cis-hétéro
en: cisheteronormativity
Definizioa:
Sistema ekonomiko, sozial eta kulturala, transexualak ez diren pertsona heterosexualak eredu nagusi dituena.zisheteroarau
Testuingurua:
-
Horren aurrean "zisheteroarauak eta sistema kapitalistak" ezartzen dituzte arauak eta sexualitateak ez dituztela onartuko gaineratu dute.«LGTBQ+ fobiaren aurkako kontzentrazioa deitu dute». Guaixe. || Data: 2022-05-10
https://guaixe.eus/altsasu/1652172929395-lgtbq-fobiaren-aurkako-kontzentrazioa-deitu-dute
-
Herritar «zisheterosexual antifaxista, antikapitalista eta iraultzaileentzako» mezua izan dute: «Marikak, transak, bollerak, ez binarioak eta zisheteroarauaren gainontzeko disidenteak biktimak ez ezik erantzunaren parte ere bagarela ulertzen duzuen eguna izango da benetan indarrak batuko ditugun eguna».URDALLETA LETA, Irati. «LGTB+ kolektiboa indarkeria bolada jasaten ari dela salatu dute». Berria. || Data: 2021-07-11
https://www.berria.eus/euskal-herria/lgtb-kolektiboa-indarkeria-bolada-jasaten-ari-dela-salatu-dute_1297262_102.html
-
Lehen agerraldia: Zisheteroaraua da borrokaren jomugetako bat; hau da, egungo sistemak ezarritako arauen kontra egitea (zisgeneroa izatea eta heterosexuala izatea, besteak beste).IGARZA, Uxue. «Maiatzak 17: LGTBIQfobiaren kontrako eguna». Goiena. || Data: 2021-05-17
https://goiena.eus/debagoiena/1621239937430-maiatzak-17-lgtbiqfobiaren-kontrako-eguna
zisheteronormatibitate
-
Gainera, zisheteronormatibitatetik kanpo geratzen garen eta UPV/EHUko kide garen pertsona guztientzako espazio seguru bat lortu nahi da.«Julen Zabala: “LGTBI+ presentziak ahalik eta ikusgarritasun handiena izan behar du unibertsitatean”». EHU [webgunea]. || Data: 2022-06-09
https://www.ehu.eus/eu/-/julen-zabala-elkarrizketa
-
Zisheteronormatibitatea heterosexualitateari eta zisgeneroari asmiliatzen zaizkien sinesmen eta ideien multzoa da, eta gero eta gorroto-delitu gehiago gertatzen ari da kolektibo horren aurka.«Irun aurrera doa sexu-aniztasunaren babesean eta LGTBIQ+ pertsonen eskubideen defentsan». Irungo Udala [webgunea]. || Data: 2021-10-04
https://www.irun.org/eu/berriak/udal-gaurkotasuna/3762-irun-aurrera-doa-sexu-aniztasunaren-babesean-eta-lgtbiq-pertsonen-eskubideen-defentsan
-
Lehen agerraldia: Sistema zirikatzeagatik Mikel zigortzen duen jendartea da laguntza behar duena, zisheteronormatibitatearen kutxa zurrunetik kanpo askeago bizi eta izateko.ALBIZU ALVAREZ, Iban; ITURRIOZ LOPEZ, Nagore. «Jantzi ezina». Berria. || Data: 2010-11-21
https://irutxulo.hitza.eus/generoak/iritziak/denok-kabitzen-garen-feminismotik-egingo-dugu-ala-ez-dugu-egingo
