zishetero; zisheterosexual
es: cishetero, cishetera; cishétero, cishétera; cisheterosexual
fr: cishétérosexuel, cishétérosexuelle; cis-hétéro; cishétéro
en: cisheterosexual; cishetero; cishet
Definizioa:
1. Transexuala ez den heterosexuala. 2 Zisheterosexualitateari dagokiona.zishetero
Testuingurua:
-
Baina zertaz kexatzen dira gizon zishetero horiek guztiak?AZCONA, Julen. «Nire herriko jaiak». Berria. || Data: 2022-08-11
https://www.berria.eus/iritzia/nire-herriko-jaiak_1318904_102.html
-
Gizarteratu diren espazio gehienetan begirada zisheteroa nagusitzen da eta, bertze hainbatetan, partaide transfobikoek parte hartzen dute.BALEZTENA, Saioa. «Elena Crespi Asensio: “Begirada transinklusiborik gabe ez dago feminismorik, transfobia dago”». Argia. || Data: 2022-03-27
https://www.argia.eus/astekaria/docs/2772/azala/2772_argia.pdf
-
Lehen agerraldia: Artista eta idazle gehienek gizon zuri zisheteroak izaten jarraitzen dute, eta historian zehar emakume sortzaile asko egon badira ere, kanona gizonezkoek osatzen dute.LARRAMENDI ELEXGARAY, Itsaso. ZANGITU ORBEA, Ander. «”Zapalduaren ahotsak atzetik oihu egiten du, eta gure beharra da ahots hori entzutea”. Iosune de Goñirekin solasean». Aldiri. 30. zk. 3-4 or. || Data: 2017-09-11
http://www.aldiri.eus/wp-content/uploads/2018/05/Aldiri-30-02-Elkarrizketa-Iosune-de-Go%C3%B1i.pdf
zisheterosexual
-
Durangoko LGTBIQ+ komunitateko talde batek Kuir Eztanda sortu du. "Arau zisheterosexuala arrakalatzen" dutenen arteko talde berria. Hain zuzen ere "hautsak harrotuko dituen ekimena" iragarri dute urriaren 15erako: 'Karropoteo transmaribibolloa'.HERRERA, Ekaitz. «"Arau zisheterosexuala arrakalatzeko" talde berria sortu dute Durangon: Kuir Eztanda». Anboto. || Data: 2022-10-05
https://anboto.org/durango/1664977639870-arau-zisheterosexuala-arrakalatzeko-talde-berria-sortu-dute-durangon-kuir-eztanda
-
Gogorarazi du zisheterosexualek dituzten arazo berak dituztela LGTBI pertsonek: «Mina duzu belaunean eta aldakan, osasun zerbitzua makurtu da, osasun etxeetan ez daude geriatrian adituak diren medikuak, eta pentsioak urriak dira».TUBIA, Iker. «Aniztasunaren zimurrak». Berria. || Data: 2022-06-04
https://www.berria.eus/bizigiro/aniztasunaren-zimurrak_1315195_102.html
-
Lehen agerraldia: Herritar «zisheterosexual antifaxista, antikapitalista eta iraultzaileentzako» mezua izan dute: «Marikak, transak, bollerak, ez binarioak eta zisheteroarauaren gainontzeko disidenteak biktimak ez ezik erantzunaren parte ere bagarela ulertzen duzuen eguna izango da benetan indarrak batuko ditugun eguna».URDALLETA LETE, Irati. «LGTB+ kolektiboa indarkeria bolada jasaten ari dela salatu dute». || Data: 2021-07-11
https://www.berria.eus/euskal-herria/lgtb-kolektiboa-indarkeria-bolada-jasaten-ari-dela-salatu-dute_1297262_102.html
