aterpe klimatiko; babesleku klimatiko; klima-babesleku

eu: aterpe klimatiko; babesleku klimatiko; klima-babesleku
es: refugio climático
fr: refuge climatique
en: climate shelter; climatic refuge

Definizioa:

Klima-aldaketaren ondorioetatik eta, bereziki, muturreko berotik babesteko eremua edo lekua.

aterpe klimatiko

(iz.)

Testuingurua:

  • Era berean, alderdi sozialistak aurkeztu duen aterpe klimatikoei eta espazio publikoak birnaturalizatzeari buruzko mozioa ere onartu du udalbatzak, aldeko hogei botorekin eta aurkako bakarrarekin.

    AZURMENDI BARRENA, Eneko. «Euskararen kontrako oldarraldia gaitzetsi du udalbatzak». Goiena.eus. || Data: 2023-11-08

  • Guk, beste askok bezala, argi daukagu gero eta beharrezkoak direla berdeguneak, izan zuhaitz, parke, lorategi edota eraztun berde, horiek bermatuko dizkigutelako kanpoko aterpe klimatikoak muturreko egoeren aurrean.

    BASO BIZIAK. «Arborizidioak ezkutatzen duena». Argia. || Data: 2023-09-11

  • Lehen agerraldia: Udan Bilbon gero eta ohikoagoak diren tenperatura altuei aurre egiteko, Bilboko Udalak herritarrek erabil ditzaketen 130 gune edo eraikinez osatutako aterpe klimatikoen sarea ezarri du, eta horietako bat Bilboko Hilerria da.

    «Bilboko hilerria, muturreko beroari aurre egiteko aterpe klimatikoa». Bilbao Zerbitzuak [webgunea]. || Data: 2022-08-02


babesleku klimatiko

(iz.)
Testuingurua:
  1. Egungo krisi ekosozialean, etxeak bero- eta hotz-boladen aurreko azken babesleku klimatikoa dira.

    «2024an milaka hornidura etengo direla ohartarazi dute erakundeek, egungo debekua zabaltzen ez bada». Bizibaratzea.eus. || Data: 2023-10-23

  2. Babesleku klimatikoaren kontzeptuari heldu diogu hiri ereduen gainean hausnartzeko.

    BERAZA PEÑA, Aloña. «Bero-boladei aurre egiteko hiri ereduak Maier Velezekin». Euskadi Irratia [webgunea]. || Data: 2022-09-15

  3. Lehen agerraldia: Zenbait kasutan, klima-babeslekuek eremu edo eskualde batzuk (mendi-eremu itzaltsuak, haran-hondoak, ur iraunkorren eskuragarritasuna duten eremuak, etab.) osatuko lituzkete, beren ezaugarri fisiografikoak direla-eta klimari dagokionez klima-aldaketaren ondoriozko eskualdeko joeretatik denbora-tarte luzeetan desakoplatzen direnak, eta horietan espezie eta/edo habitat jakin batzuek beren prozesu ekologikoekin batera iraun ahal izango lukete.

    IHOBE. Ekintza klimatiko eta biodibertsitatea. Lehorreko habitaten atariko analisia Batasunaren eta eskualdearen intereseko EAEko habitatetarako klima-babeslekuak [linean]. || Data: 2021-11


klima-babesleku

(iz.)
Testuingurua:
  1. Gasteizko Udalak barruko 25 klima-babesleku aktibatu ditu bero-boladen eta muturreko tenperatura altuen fenomeno kaltegarriari aurre egin ahal izateko.

    «Bero-boladei aurre egiteko klima-babeslekuak». Gazteberri.eus || Data: 2023-10-06

  2. Energiaren eta klimaren planari dagokionez, klima-babesleku sare bat egingo dugu eremu batzuk naturalizatu eta uretako elementuekin.

    EIZARRIGE, Nerea. «"Herritarren mundu txikietako gauzak konpontzea asko gustuko dut”». Txintxarri.eus. || Data: 2023-05-19

  3. Lehen agerraldia: Klima babeslekuen identifikazioa (lekuak eta ekipamenduak) herritarrei aterpe segurua eskaintzeko, bereziki herritar zaurgarrienei, muturreko klima pasarteetan.

    AIGUASOL eta beste batzuk. Errenteriako Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plana 2020-2030 [linean]. || Data: 2021-10-28