bunkerizatu

eu: bunkerizatu
es: bunkerizar
fr: bunkériser

Definizioa:

Gotortu; bunker bihurtu.

bunkerizatu

(ad.)

Testuingurua:

  • Bunkerizatutako erakundea da.

    HIDALGO GEREÑU, Jon. «"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"». Argia. || Data: 2024-03-31

  • Nik ez dut halako zera handirik ez nahi ez espero, baina nire ahots meheaz lotsatu gabe esan nahi dizuet ez diodala traza onik hartzen etxe bunkerizatuz eta banatzaileen furgonetez marrazten ari den gure herrien etorkizunari.

    BARBERENA, Eneko. «Fatxada». Naiz. || Data: 2023-06-02

  • Erregimena bunkerizatzea litzateke hori, eta modu odoltsuan bukatzea; hain zuzen, Udaberri Arabiarra igaro duten hainbat herrialdek jasan dutena —Siriak eta Yemenek, esate baterako—.

    GONZALEZ, Ricard. «Al-Baxirren erronkarik handiena». Berria. || Data: 2019-02-09

  • Lehen agerraldia: Bere irudiko, «Iruñeko Udala bunkerizatu egin dute azken urteotan eta herritar guziendako zabaldu behar dugu».

    UNANUE, Ane. «HBk instituzioetan partehartzea eta negoziazioa ziurtzat jo ditu Zabaletak». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1991-03-28