googleatu; gugleatu

eu: googleatu; gugleatu
es: googlear; guglear
fr: googler; googliser
en: google

Definizioa:

Interneten informazioa bilatzeko, Google web-arakatzailea erabili; Googlen bilatu.

googleatu

(ad.)

Testuingurua:

  • Sara Fernández Uria googleatuz gero, ez da gauza askorik agertzen.

    GALARRAGA AIESTARAN, Ana. «Sara Fernández Uria. Fisikaria. "Fisikari izateko ez dago jenioa izan beharrik, eta ez da bokazio berezirik behar”». Elhuyar aldizkaria. || Data: 2023-10-06

  • Googleatuz aurki daitezke irudiak.

    ZUBIRIA KAMINO, Pello. «Lituania Txernobylen beldur: Bielorrusiak zentral nuklear berria piztuko dio mugan». Argia. || Data: 2019-12-22

  • Gurean ere, lankide berri bat aukeratzerakoan lehenengo gauza bere izena googleatzea izaten da, bere sareko bizitza ezagutzeko.

    ARAOLAZA, Gari. «Ez duzu kurrikulumik behar». Eibar.org || Data: 2008-03-31

  • Lehen agerraldia: Zer gertatu behar da euskaraz 'googleatu' existitzeko?

    «Googleatu (Xabier Andonegi)». Argia. || Data: 2006-12-13


gugleatu

(ad.)
Testuingurua:
  1. Italiako itzultzaileen egoerari buruzko informazio bila “Situazione dei traduttori in Italia” gugleatu dudanean, honako esaldiak topatu ditut lehendabiziko emaitzen artean.

    BIGURI OTXOA DE ERIBE, Koldo. «Itzultzaile neurotikoak». 31 eskutik [bloga]. || Data: 2023-06-14

  2. Sareak eraman ninduen, aspaldi samar, Kike Carbajal argazkilariaren «Somos la calle» («Kalea gara») egitasmora (gugleatu ezazue, merezi du).

    AGIRRE, Manex. «Begirada». Berria. || Data: 2017-01-26

  3. Lehen agerraldia: Ez zaizu batere zaila izango eta elektrizitate kontsumoari dagokionez, CPU-ren potentzia ikusi eta gugleatu, ziur aski aurkituko duzu erantzuna.

    SORIANO, Imanol. «Etxeko zerbitzaria, bai ala ez?». Klikbikoitza [bloga]. || Data: 2008-12-15