fabulazio
es: fabulación
fr: fabulation
en: fabulation
Definizioa:
Asmatutakoak izan arren, egiaz gertatu izan balira bezala azaltzen diren gertakarien kontakizuna.fabulazio
Testuingurua:
-
Halaber, «fabulazioa areagotzeko» asmoz, beste toponimo erreal batzuen izenak ere moldatu ditu, baina erraz identifikatzeko moduan eman ditu.SARASOLA, Ainhoa. «Haizeak eraman eta ekarritakoak». Berria. || Data: 2023-11-20
https://www.berria.eus/kultura/haizeak-ekarri-eta-eramandakoak_2116722_102.html
-
Izaki asmatuak eta arketipikoak agertzen dira artista honek sortutako eszenatoki eta paisaietan, poesia eta fabulazioz betetako unibertso bat eskainiz.«Mari Puri Herrerorekin Berbetan. Museoko Bildumako Grabatuak». Durangoko Arte eta Historia Museoa [webgunea]. || Data: 2021
https://www.durangomuseoa.eus/erakusketak/aurrekoak/mari-puri-herrero
-
Karmelo Landa: (...) «Hizkuntza bera darabilte kazetaritzak eta literaturak gaur egun: Konnotatiboa: bi diziplinen arteko ezberdintasuna markatzen duena ‘graduazioaren alderdia’ da, hau da, hizkuntza konnotatiboaren eta fabulazioaren erabilera».«Kazetaritza eta literatura jardunaldiak. Hainbat ondorio». Argia. || Data: 2002-12-15
https://www.argia.eus/argia-astekaria/1880/kazetaritza-eta-literatura-jardunaldiak-hainbat-ondorio
-
Lehen agerraldia: Ostirala, 19. Eugenio Castrok objektua haurtzaroan sortzen den fabulazioa dela adieraziko du Objektu surrealistari buruz {edo ez] hitzaldian.«Bilbok Aste Surrealista biziko du». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1999-02-11
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/
