kriptoaktibo
es: criptoactivo
fr: crypto-actif
en: crypto-asset
Definizioa:
Sistema digitaletako izaera pribatuko aktibo birtualen kategoria, teknika kriptografikoak eta, maiz, kontabilitate banatuaren teknologia baliatzen dituena. Kriptodirua kriptoaktibo-mota bat da.kriptoaktibo
Testuingurua:
-
OCUren arabera, Espainiako 16 eta 30 urte arteko gazteen %61ek inbertitzen dute kriptoaktiboren batean.IZTUETA OLANO, Maddi. «Kriptodirua, gazteen kriptonita». Berria. || Data: 2023-01-06
https://www.berria.eus/ekonomia/kriptodirua-gazteen-kriptonita_1328192_102.html
-
Futbol amerikarraz gain, futbol klasikoa ere kriptoaktiboen erakusleihoa bihurtu zen.CUENCA BERISTAIN, Niko. «Kriptohondamendia eta gero, zer? ». Enpresabidea.eus. || Data: 2023-01-15
https://www.enpresabidea.eus/finantzak/kriptohondamendia-eta-gero-zer_2177395_102.html
-
Lehen agerraldia: Banku zentralek inflazioaren gorakadari aurre egiteko ezarritako zeroko interes-tasen aroaren amaierak beherakada handiak eragin ditu kriptoaktiboen artean.BEITIA, Andoni. « Kriptoaktiboak badituzu, zaindu merkatuan duen balioaren bilakaera». EkonomiarenKZ.eus.
https://ekonomiarenkz.eus/archivos/14906
