kriptodiru; kriptomoneta
es: criptomoneda; criptodivisa
fr: crypto-monnaie
en: cryptocurrency
Definizioa:
Interneteko transakzioetan erabiltzen den diru digital mota, enkriptatze-prozedurak erabiltzen dituena diru-unitateak sortzeko eta funts-transferentzia egiaztatzeko.kriptodiru
Testuingurua:
-
Kriptodiruak erabat irauli du finantza mundua, eta jarraitzaile asko lortu ditu.IZTUETA OLANO, Maddi. «Kriptodirua, gazteen kriptonita». Berria. || Data: 2023-01-06
https://www.berria.eus/ekonomia/kriptodirua-gazteen-kriptonita_1328192_102.html
-
Ez da gauza berria kriptodiruak amiltzea; aktibo gorabeheratsuak dira, eta duela urtebete ere %30 jaitsi ziren, Txinak mugak jarri zizkienean.ARANBURU, Iker. «Kriptodiruak: birtualak ez diren galerak». Berria. || Data: 2022-05-16
https://www.berria.eus/ekonomia/kriptodiruak-birtualak-ez-diren-galerak_213464_102.html
-
Bitcoin, Ether eta TerraUSD kriptomonetek behea jo dute, inbertitzaileak kriptodirua baztertzen ari direlako.«Aste beltza kriptodiruaren merkatuan, egun bakarrean 200.000 milioi dolar galduta». EITB Albisteak [webgunea]. || Data: 2022-05-12
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8839782/aste-beltza-kriptodiruaren-merkatuan-egun-bakarrean-200000-milioi-dolar-galduta/
-
Lehen agerraldia: Kriptodirua balio ekonomikoa duen elkartrukerako euskarri digital bat da.GURIDI, Jokin. «Estoniak bere txanpon digital propioa izan nahi du». Goiena Komunikazio Taldea [webgunea]. || Data: 2017-08-30
https://goiena.eus/debagoiena/1504096536708-estonia-txanpon-digital-propioa-estcoin
kriptomoneta
-
Haren energia-kontsumoak eta sortzen duten ingurumen-kutsadurak Bitcoin eta beste kriptomoneta batzuen irudia lausotu dute; izan ere, finantza-tresna berrienetako bat da, digitala eta deszentralizatua delako, eta kritika horiek azken egunetako burtsa-gorabeherei gehitu dizkiete.«Kriptomonetek sortutako kutsadurak haren irudia bihurritzen du». Cristina Enea Fundazioa [webgunea]. || Data: 2021-06-07
https://www.cristinaenea.eus/eu/berriak/09830-kriptomonetek-sortutako-kutsadurak-haren-irudia-bihurritzen-du
-
Kriptomoneten prezioak gora egin du ostegun honetan, aurreko egunetan beherakada handiak izan ostean, eta 15: 00ak inguruan % 20rainoko gorakadak izan dira, baina geroago igoera arindu dute.BEITIA, Andoni. «Kriptomonetek errebotea eman eta % 20raino igotzen dira». EkonomiarenKZ.eus. || Data: 2021-05-20
https://ekonomiarenkz.eus/archivos/5743
-
Lehen agerraldia: Teknologia honen gainean dago eraikia askok ezagutuko duzuen Bitcoin kriptomoneta digitala; baina gero eta gehiago dira soluzio bezala erabiltzen dutenak: Namecoin (DNS banatua), Agora (bozkatze sistema banatua), Maidsafe (fitxategiak gordetzeko sistema banatua)...JULIO, Gorka. «Egunen gurpilean. Telepolis: P2P jendartea». Jakin. 204. zk. || Data: 2014
https://www.jakin.eus/show/e4daf8c18250171724c950a797b7c59a342300a2
