aztarna hidriko; ur-aztarna
es: huella hídrica; huella del agua
fr: empreinte en eau; empreinte hydrique
en: water footprint
Definizioa:
Pertsona, enpresa edo herrialde batek kontsumitutako ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabilitako ur gezaren bolumen totala, urteko datutan adierazi ohi dena.aztarna hidriko
Testuingurua:
-
Europako batez besteko dietak, oro har, gehiegizko kontsumoa du ezaugarri; bereziki animalia-produktu gehiegi kontsumitzen ditugu, eta nagusiki haragia, zeinak aztarna hidriko* handia baitu.JRC. «Aztarna hidrikoa txikiagoa da dieta osasungarrietan». ELIKA [webgunea]. || Data: 2018-10-19
https://jasangarritasuna.elika.eus/aztarna-hidrikoa-txikiagoa-dieta-osasungarrietan/
-
Lehen agerraldia: Kontsumitutako produktuen ur birtualaren kopuru osoari, aldiz, aztarna hidrikoa esaten zaio.ITURBE, Eneida. «2.740 litro ur egunero». Goiena.eus. || Data: 2013-06-14
https://goiena.eus/komunitatea/eiturbe/1386614956910-2740-litro-ur-egunero
ur-aztarna
-
Galdetegia amaitutakoan bueltan igortzen duen erantzuna oso interesgarria da, karbono-aztarna ez ezik ur-aztarna ere ematen baitu, eta argigarria (harrigarria ere bai, agian), baina are interesgarriagoak dira galderak, horietan ikusten baita zer hartu beharko genukeen bereziki kontuan karbono- eta ur-aztarna murrizten joateko.IMAZ, M. «Kalkulatu karbono-aztarna, aurkituko duzu zertan hobetu». El Diario Vasco. || Data: 2022-08-01
https://www.diariovasco.com/sociedad/aztertu-karbonoaztarna-zertan-20220801153346-nt.html
-
Lehen agerraldia: Hala, AEBek dute biztanleko eta urteko ur-aztarna handiena, eta, ondoren, Europako Batasuneko hegoaldeko herrialdeek, horien artean Espainiak.FERNÁNDEZ MUERZA, Alex. «Nola murriztu gure ur-aztarna». Consumer [webgunea]. || Data: 2008-06-19
https://www.consumer.es/eu/medio-ambiente-eu/nola-murriztu-gure-ur-aztarna.html
