narkogela; narkoareto
es: narcosala
fr: salle de shoot; salle de consommation à moindre risque
en: shooting room; drug consumption room
Definizioa:
Droga-mendekotasuna dutenen eskura jarritako areto medikalizatua, bertan droga baldintza higieniko egokietan kontsumitzeko prestatua.narkogela
Testuingurua:
-
2003an ireki zenetik Munduko Medikuak Gobernuz Kanpoko Erakundea arduratu da “narkogela” izenez ezagutzen den kontsumo gela kudeatzeaz.UGARTE IRIZAR, Itziar. «Bilboko droga kontsumo gelaren itxiera: erabiltzaileen osasun-eskubidea kolokan». Argia. || Data: 2014-06-26
https://www.argia.eus/albistea/bilboko-narkogelaren-itxiera-kontsumitzaileen-osasun-eskubidea-kolokan
-
Erretzaileen gelan geunden, narkogelan, eta bakarrik geratu ginen, uste dut Matiasek alde egindakoan izan zela.ZABARTE, Gaizka. «Zaharrak ez zuen hil nahi». Susa. || Data: 2011
https://www.susa-literatura.eus/cgi-bin/liburuok.pl?lib=narr9107
-
Lehen agerraldia: Bertan zabaldu dute kontsumorako aretoa, edo biztanleen artean ezagunagoa den «narkogela».LANDABASO, Goizalde. «Kontsumo-aretoa Bilbon». Habe aldizkaria. 344. zk. 11. or. || Data: 2004-02
https://www.ikasbil.eus/eu/habe-aldizkaria-paperezkoa
narkoareto
-
Laster, auzoko narkoaretoan, antzerkiaren eta talde terapiaren arteko proposamena, ikuskizun sorgorgarria, askatasunari omenaldia!!!«Poltsiko antzerkia. XXII. edizioa. Maiatza 2-19». Donostia Kultura. || Data: 2013
https://www.donostiakultura.eus/imgs/agenda/agenda-cultural/festivales/teatro-bolsillo/programaciones/2013-programacion-teatro-bolsillo.pdf
-
Metadona narkoaretoan har zezaketela esan zieten.BILBAO, Iñigo. «Etxe azpiko elkartasuna». Berria || Data: 2004-01-03
https://www.ehu.eus/eeh/
-
Lehen agerraldia: Bailen kaleak hartuko du Euskal Herriko lehendabiziko narkoareto izenekoa, hots, droga ilegalak baldintza higienikoetan hartzeko gela.«Narkoareto bat Bilbon». Bilbao. 172. zk. 4. or. || Data: 2003-06
http://www.bilbao.eus/bld/handle/123456789/36618
