deepfake; faltsutze sakon
es: deepfake; ultrafalso; ultrafalsificación
fr: deepfake; hypertrucage
en: deepfake
Definizioa:
Irudiak edo grabazioak manipulatzeko eta gezur bat sinetsarazteko egiantzeko bihurtzeko teknika; teknika hori erabiliz sortutako egiantzeko irudia edo grabazioa.deepfake
Testuingurua:
-
Programa horretan, Vicomtech audioaren gaineko deepfakeak detektatzeko zereginaren buru da teknologikoki, eta hainbat hizkuntzatan egituratu gabeko testu-iturriei buruzko informazioa ateratzeko jarduerak koordinatzen ditu.«Vicomtech-eko Hizketa Prozesatzeko lerroko ikertzaileek , Best Paper Award saria jaso dute Macaon Txinan deepfakeei buruzko DADA 2023 workshop-ean». Vicomtech [webgunea]. || Data: 2023-09-11
https://www.vicomtech.org/eu/aktualitatea/xehetasunak/vicomtecheko-hizketa-prozesatzeko-lerroko-ikertzaileek-best-paper-award-saria-jaso-dute-macaon-txinan-deepfakeei-buruzko-dada-2023-workshopean
-
Adimen Artifizialari esker sortutako deepfakeak emakumeen irudikapen pornografikoak sortzeko erabili dira batez ere.«Klik bakar batek bideo porno baten protagonista bihur zaitzake». Gazteberri.eus. || Data: 2021-09-27
https://www.gazteberri.eus/klik-batek-porno-izarra-bihur-zaitzake/
-
Lehen agerraldia: Ahots imitazio programa baten emaitza, deepfake bat.BARBERENA MONDRAGON, Eneko. Afrikanerrak. Elkar. || Data: 2019
http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#
-
Horrek aukera emango luke edizio askorik egin gabe bideo bat editatu eta bertan agertzen den pertsona bat, adibidez, beste batekin ordezkatzeko; deep fake, faltsutze sakona deitzen hasi zaio horri.JULIO, Gorka. «Faltsutze sakona». Berria. || Data: 2019-02-02
https://www.berria.eus/komunikazioa/analisia-komunikazioa/faltsutze-sakona_1243241_102.html
faltsutze sakon
-
Orain, batez ere norbaitek bere onurarako beste norbait engainatzeko ekintza adierazten du, fake news eta adimen artifizialaren zenbait erabilerarekin lotuta (deepfake edo faltsutze sakona).OTEGI ARANBURU, Itziar. «Izanak izen bila». 31 Eskutik [webgunea]. || Data: 2024-01-12
https://31eskutik.eus/2024/01/12/izanak-izen-bila/
-
Lehen agerraldia: Horrek aukera emango luke edizio askorik egin gabe bideo bat editatu eta bertan agertzen den pertsona bat, adibidez, beste batekin ordezkatzeko; deep fake, faltsutze sakona deitzen hasi zaio horri.JULIO, Gorka. «Faltsutze sakona». Berria. || Data: 2019-02-02
https://www.berria.eus/komunikazioa/analisia-komunikazioa/faltsutze-sakona_1243241_102.html
