balkanizatu

eu: balkanizatu
es: balcanizar
fr: balkaniser
en: balkanize; balkanise

Definizioa:

Elkarren aurka dauden talde txikiagotan zatitu edo banatu.

balkanizatu

(ad.)

Testuingurua:

  • Ekialde Hurbilaren ezegonkortzea,Libiaren eta Siriaren aurkako gerra inperialista, Mendebaldeko Saharari egindako traizioa, estatu kolpe militarrak nahiz bigunak Abya Yalan, Ekialdeko Europaren ezegonkortzea eta Errusia balkanizatzeko proiektuak, Venezuelaren, Kubaren, Iranen, Aljeriaren, Errusiaren eta abarren aurkako zigorrak, Taiwanen eta AEBren arteko akordio diplomatiko, komertzial eta militarrak... ez dira elementu isolatuak, ezta eskualdeko kontraesan soilak ere.

    BARTOLO, Andrea. «Martxoaren 11n, denok Bilbora!». Berria. || Data: 2023-03-10

    https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/martxoaren-11n-denok-bilbora_1331734_102.html
  • Ez ziren musikari onak, eta doitasunean, iruditzen zitzaidan gure lurra soinurik soinu balkanizatzen zutela: bazuen euskal monolitoak beharra!

    BORDA, Itxaro. Jalgi hadi plazara. Susa. || Data: 2007

    https://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr74018
  • Lehen agerraldia: «Departamendua, departamenduko Kontseilu Nagusiaren afera da eta ez herriena, bestela Frantzia balkanizatzeko arriskua argia dago entitate txiki separatistetan banaturik: euskaldunak, bretoiak, korsikarrak eta abar», adierazi du [ANGELUKO Aturri-Gaskoinia] elkarteak.

    ERREDAKZIOA. «Angeluko Aturri-Gaskoinia taldeak bat egin du Chevenementekin». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1999-03-13

    https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria