ekidistante

eu: ekidistante
es: equidistante
fr: équidistant, équidistante
en: equidistant

Definizioa:

Ekidistantziari dagokiona; ekidistantziaz jokatzen duena.

ekidistante

(adj.)

Testuingurua:

  • «Ekidistantea izateko aukera paregabea neukan: ez joatea ezertara. Hori zen modurik merkeena niretzat ekidistantea izateko. Ez neukan inolako beharrik alardeetara joateko, ez batera eta ez bestera.»

    ASENSIO LOZANO, Maite; IRAOLA ALKORTA, Arantxa. Alardea: ukatutako plazara. Elkar. || Data: 2018

  • Alde bat eta bestea parekatu zituen, horrenbestez, eta Charlottesvillen neonazi batek giza eskubideen aldeko ekintzaile bat autoarekin harrapatu eta hil ondoren egin bezala –«inplikatutako alde guztien biolentzia» kondenatu zuen orduan–, ekidistantea izatea, ez hotz ez bero jokatzea, erabaki zuen, bezperan presioen eraginez adierazitakoa –«supremazista zuriak, neonaziak, Ku Klux Klan higuingarriak dira»–, nolabait, zuzenduz.

    SUSAETA, Igor. «Trumpek berpiztutako suak». Berria. || Data: 2017-08-07

  • Ekidistantea dela dio, bi blokeetatik at. Ezinbestekoa omen da bi muturrekoei ahotsa ematea, kazetaritza zintzoki egitekotan.

    LASA, Xabier. «Manolito Gafotasen logika». Berria. || Data: 2017-12-24