arrazializazio
es: racialización
fr: racisation
en: racialization; racialisation
Definizioa:
Arrazan oinarrituta baztertzea edo kategorizatzea.arrazializazio
Testuingurua:
-
Arraza biologikoki existitzen ez den arren, mundua arrazializazioaren bidez eraiki da, eta hori ezin dugu bazter utzi migrazio fluxuei begiratzen diegunean.ARRUABARRENA, Jone. «Sani Ladan. Geopolitikan aditua: “Arraza ez da kontu biologiko bat: egiturazkoa da”». Berria. || Data: 2023-08-22
https://www.berria.eus/paperekoa/1857/014/001/2023-08-22/arraza-ez-da-kontu-biologiko-bat-egiturazkoa-da.htm
-
Gainera, hemen arrazializazioa atzerritartasunaren eskutik dator kasu askotan, eta, horri dagokionez, ezin dugu aipatu gabe utzi Estatu espainiarrak Atzerritartasun Legearen bitartez modu larrian urratzen dituela pertsona migratuen eskubideak; mugikortasun askerako eskubideaz gain, bestelako eskubide sozial eta politikoak ere ukatzen ditu.ESTEVEZ, Leire. «Hooksen irakaspenak arrazakeriaren kontrako egunean». Naiz. || Data: 2022-03-21
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2022-03-21/hemeroteca_articles/hooksen-irakaspenak-arrazakeriaren-kontrako-egunean
-
Lehen agerraldia: Gizartean izaten diren arazoen arrazializazioak arazoak desitxuratzen ditu, eta, ondorioz, konponbide efektiboak ezingo dira oinarritu faltsuak diren irakurketetan.FERNANDEZ, Juan. «Xenofobia eta delinkuentzia». Berria. || Data: 2009-09-01
http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#
