jazzistiko
es: jazzístico, jazzística
fr: jazzistique
en: jazzy
Definizioa:
Jazzari dagokiona; jazzaren ezaugarriak dituena.jazzistiko
Testuingurua:
-
«Badira hasi eta buka hari bati lotzen zaizkionak; kontrasteekin eta irudi metaketarekin jokatzen dutenak... oso jazzistikoak izan daitezkeenak, surrealistak ia; eta uste dut lirikotasun printza batzuk geratzen direla oraindik ere, oso bakanak izanagatik».UGARTE IRIZAR, Itziar. «Jose Luis Otamendi. Idazlea: “Ez dakit hizkuntzak ez ote nauen ni menderatzen nik bera baino gehiago”». Berria. || Data: 2023-02-03
https://www.berria.eus/paperekoa/1877/022/001/2023-02-03/ez-dakit-hizkuntzak-ez-ote-nauen-ni-menderatzen-nik-bera-baino-gehiago.htm
-
Ordua ez zen, agian, onena, 14:40etan jo behar izan zutelako, baina beraien rock jazzistikoa, edo jazz rockeroa, bertaratu zirenen gustukoa izan zen.«Buffalo taldeak Glad is the day jaialdian jo du, Donostian». Zarauzko Hitza. || Data: 2019-08-05
https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1564995992626-buffalo-taldeak-glad-day-jaialdian-jo-du-donostian
-
Thevenazek ez du formazio makala: organoa, pianoa, inprobisazio klasikoa eta jazzistikoa, musikologia, teoria musikala, zuzendaritza, kantua, literatura frantsesa eta errusiarra ikasi ditu.GARTZIA, Erik. «Azkueren omenezko organo kontzertuak, aurten, Oiartzun eta Irunen». Oarsoaldeko Hitza. || Data: 2018-10-17
https://oarsoaldea.hitza.eus/2018/10/17/v-jose-manuel-azkue-memoriala/
-
Azkenik, jaialdiari amaiera bikaina emotea Lockwood-Cobham String Quartet taldearen esku egongo da, bi birtuosoren alkartze musikalaren ondotik sortutako banda bat: Didier Lockwood biolin-jolea, Stephan Grappelli-ren ondorengoa Europako biolin jazzistikoaren tronuan, eta bere instrumentuan espezialistarik handienetarikoa; haregaz batera, Billy Cobham bateria-jole ospetsua egongo da, duda barik maisua jazzaren fusinoan nahiz jazz klasikoan.«Getxoko XXX. Jazzaldia garagarrilaren 1etik 5era bitartean». Bizkaie! || Data: 2006-05-03
https://bizkaie.biz/1462823451868
-
Lehen agerraldia: Bestalde . Swingle Singersek kantatzeko modu berezia du . oso jazzistikoa, erritmikoa, klasikoen aldean oso desberdina. eta mikrofonoa erabiltzen du.SAIZAR, Joxemi. «Ward Swingle, Swingle Singers taldearen sortzailea: “Bachen piezekin 'dududu, dadada' egiten zuen taldea gara askoren gogoan”». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1999-10-31
https://www.berria.eus/hemeroteka
