meritokrazia
es: meritocracia
fr: méritocratie
en: meritocracy
Definizioa:
Ardura-postuak betetzeko, gaitasun edo merezimendu egokiak dituzten pertsonak (jatorria edo aberastasuna aintzat hartu gabe) hautatzen dituen gizarte-antolamendua.meritokrazia
Testuingurua:
-
«Emakumeak gora» lelopean webgune bat sortu dute, bertan desberdintasunaren sei ondorio aipatzen dira: konfiantza arrakala, zoru itsaskorrak, kristalezko sabaiak, genero estereotipoak, soldata arrakala eta meritokrazia faltsua.«Jaurlaritzak eta Emakundek Martxoak 8rako kanpaina aurkeztu dute». Hamaika [webgunea] || Data: 2023-02-27
https://www.hamaika.eus/euskal-herria-berriak/gizartea/jaurlaritzak-eta-emakundek-martxoak-8rako-kanpaina-aurkeztu-dute.html
-
Meritokrazia-arrastorik ez duen herrialdean, ondorioz, uholdeka gazte ihesean doaz.GALDOS IRAZABAL, Imanol. «Kaunas». Goiena. || Data: 2021-10-08
https://goiena.eus/komunitatea/imanolgaldosirazabal/1633673328572-kaunas
-
Saldu digutenaren kontra, meritokraziak ez du benetan funtzionatzen.FERNANDEZ, Jon. « Igogailua? Ez dabil, barkatu eragozpenak». Berria. || Data: 2018-06-17
https://www.berria.eus/paperekoa/2544/022/002/2018-06-17/igogailua-ez-dabil-barkatu-eragozpenak.htm
-
Lehen agerraldia: Meritokrazia arautu hori bezain arriskutsua edo arriskutsuagoa izan daitezke ezagutzaren transferentzia, ikerkuntza eta enpresen elkarlanetik etor daitezkeen norbanako pizgarriak.ELORRIAGA, Jon Ander. «Iritzi bilketa: Bolognako prozesuaren indargune eta ahulguneak». Jakin. 168. zk. 77-80 or. || Data: 2008-09
https://www.jakin.eus/aldizkaria/artikulua/iritzi-bilketa-bolognako-prozesuaren-indargune-eta-ahulguneak/134
