tentsio handiko eremu; eremu tentsionatu; gune tentsionatu

eu: tentsio handiko eremu; eremu tentsionatu; gune tentsionatu
es: zona tensionada
fr: zone tendue
en: housing stress area

Definizioa:

Etxebizitzen merkatuan eskaintza urria duen eremua, batez besteko alokairua edo erosketa-prezioa handia izateagatik, administrazio eskudunak hala izendatua.

tentsio handiko eremu

(iz.)

Testuingurua:


eremu tentsionatu

(iz.)
Testuingurua:
  1. Donostia eremu tentsionatu izendatu eta alokairuen prezioa arautzeko bidea irekitzeko konpromisoa erakutsi du Juan Karlos Izagirre EH Bilduko alkategaiak Kursaalean egin duen agerraldian.

    «Donostia eremu tentsionatu izendatzeko konpromisoa erakutsi du Izagirrek». Naiz. || Data: 2023-04-22

    https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20230422/donostia-eremu-tentsionatu-izendatzeko-konpromisoa-erakutsi-du-izagirrek
  2. Labur esanda: atzeratu egingo dira epemuga jakinik gabe Madrilen onartutako lege berriak ematen dituen tresnen aplikazioa, tartean eremu tentsionatuen izendapena, nahiz eta lege hori PSOEk berak onartu duen, hain zuzen EH Bilduren eta Podemosen aldeko botoekin.

    MARTIN, Xabier. «Etxebizitza lege berriaren aplikazioa moteldu egingo dute EAJk eta PSEk». Berria. || Data: 2023-04-04

    https://www.berria.eus/albisteak/227509/etxebizitza-lege-berriaren-aplikazioa-moteldu-egingo-dute-eajk-eta-psek.htm
  3. Lehen agerraldia: Leku batzuetan, hau da, «eremu tentsionatu» deritzenetan, normalean hirietan daudenak, arazoa bereziki larria da, erabateko deskonexioa baitago alokairuaren prezioaren eta gazteen soldataren artean.

    ESPAINIAR ESTATUKO POBREZIAREN ETA GIZARTE BAZTERKERIAREN AURKAKO SARE EUROPARRA. «Proposamenen dokumentuak: Gizarte aldaketarako eta herri politikak hobetzeko proposamenak egiteko topaketa parte hartzailea». || Data: 2021-06

    https://www.participacionsocial.org/erasmus-plus/ARCHIVO/documentos/noticias/8/1640097392_documento_encuentro-de-participacion-eapn-euskera_20211202.pdf

gune tentsionatu

(iz.)
Testuingurua:
  1. Besteak beste, alokairuaren prezioei muga ezarriko die (2024an, gehienez % 3) eta gune tentsionatuak izendatuko ditu.

    AGENTZIAK. «Etxebizitza legea, indarrean». EITB [webgunea]. || Data: 2023-05-26

    https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/9214506/etxebizitza-legea-indarrean-sartu-da-gaur-2023ko-maiatzaren-26an-m28aren-atarian/
  2. Legeak gune tentsionatuak eta ez-tentsionatuak desberdintzen ditu uneoro, baina ez du neurririk aurreikusten "tentsio" horiek sortzen dituzten eragile horiek kontrolatzeko.

    OLABARRIA OLEAGA, Zigor. «Herri mugimenduak. "Etxebizitzaren arazoa konpondu nahi badugu herri bakoitzak ezin du bere aldetik soilik aritu"». Argia. || Data: 2023-05-10

    https://www.argia.eus/albistea/etxebizitzaren-arazoa-konpondu-nahi-badugu-herri-bakoitzak-ezin-du-bere-aldetik-soilik-aritu
  3. Lehen agerraldia: Hasteko, eremu garestienetako errentak erregulatzeko – gune tentsionatu gisa ezagutzen direnak –, bi baldintza bete behar dira aldi berean.

    BEITIA, Andoni. «Hiperinflazioak alokairuaren prezioei eustea eragotz dezake». Ekonomiaren KZ [webgunea]. || Data: 2022-04-26

    https://ekonomiarenkz.eus/archivos/14665