kapazitista
es: capacitista
fr: capacitiste
en: ableist
Definizioa:
Kapazitismoaren aldekoa; kapazitismoari dagokiona.kapazitista
Testuingurua:
-
Milaka emakume atera ziren atzo iluntzean kalera Euskal Herriko hirietan zein herrietan, sistema «patriarkal, kolonial, kapitalista, estraktibista, biozida, heteronormatiboa eta kapazitistaren» aurka egiteko, eta zaintza sistema publikoaren premia azaleratzeko.ASENSIO LOZANO, Maite eta ERRREMUNDEGI BELOKI, Ekhi. «”Zaintza lana politikoa da”». Berria. || Data: 2022-03-09
https://www.berria.eus/paperekoa/1958/002/001/2022-03-09/zaintza-lana-politikoa-da.amp.html
-
Ez da samurra, ordea, hala sentitzen garela aitortzea gure gizarte kapazitista honetan, non ahul eta zaurgarri agertzea ezgauza izatearekin lotzen den.DIEZ DE ULTZURRUN, Itziar. «Arkupean». Berria. || Data: 2019-03-10
https://www.berria.eus/paperekoa/1957/021/001/2019-03-10/iruzurgilearen-sindromea.htm
-
Liburua inprimategian sartzear zegoela, argitaletxekoek esan zidaten beldurrak zeharo jota zeudela, eta fanzinea kendu edo osorik berridatzi behar nuela, eta instituzio kapazitisten aurka egiten nuen kritika gordina leundu.SARRIUGARTE MOCHALES, Danele. «"Ez dugu gure sexualitatea ikusarazi behar, egiturazko indarkeriak baizik"». Argia. || Data: 2019-07-14
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2652/cristina-morales-aho-bizarrik-gabe
-
Lehen agerraldia: Haien ustez, leku guztietara heltzeko ezintasunaren errua ez da haiena, baizik eta gizartean zabalduta dagoen pentsamendu kapazitistarena.«Zer da Bordillo Aplastao?». Adarrots [webgunea]. || Data: 2018-11-12
https://adarrots.com/zer-da-bordillo-aplastao/2018/11/12/
