kosifikatu

eu: kosifikatu
es: cosificar
fr: chosifier
en: objectify

Definizioa:

Gauza bihurtu.

kosifikatu

(ad.)

Testuingurua:

  • Gure belaunaldian, gizonezkoek askoz porno gehiago kontsumitu dute emakumeek baino, bereziki emakumeak kosifikatzen dituen pornoa.

    URKIZU, Urtzi. «"Istorioa ez da pornoa; hiru emakumeren ahalduntzea da"». Ataria. || Data: 2019-12-04

    https://ataria.eus/komunitatea/berria/1575447121174-istorioa-ez-da-pornoa-hiru-emakumeren-ahalduntzea-da
  • Kontrako kasuan, berriz, Errealitatearen erosotasun psikopolitikoan geratuz gero, identitatea kosifikatu egingo da, alegia identifikaziorako baliabide sinboliko partikular edo Besterentzako diferentzia estetiko hutsa bihurtuko da (planta, itxura, antzezpena, hain zuen), betiere Beste horren (Ideologiaren) identitate biziaren baitan.

    ASKOREN ARTEAN. «Euskararen eginkizun eta leku sozialak: enpresa-izenen kasua». Uztaro, Udako Euskal Unibertsitatea. || Data: 2011

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#
  • Gizabanakook bestea “gauza” bihurtzen dugu, nork bestea kosifikatzen du.

    «Bernardo Atxaga: "Euskaldunok erretorikoak bihurtu gara"». Argia. || Data: 2010-08-21

    https://www.argia.eus/albistea/bernardo-atxaga-euskaldunok-erretorikoak-bihurtu-gara
  • Lehen agerraldia: Kosifikatutako mundu horretan diluitzen den banakoa salbatzeko modu bakarra, ustez arerioa dena askatzea da: libreki pentsatzea.

    AZKARRAGA ETXAGIBEL, Joseba. « Modernitate kapitalistari kritika: Weber, Frankfurteko Eskola, Habermas». Udako Euskal Unibertsitatea. || Data: 2006

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#