cruising
es: cruising
fr: cruising
en: cruising
Definizioa:
Leku publikoetan edo erdipublikoetan harreman sexualak izatea, bereziki, sexu bereko ezezagunen artean.cruising
Testuingurua:
-
Gaur egun, Pittilingorri eta Bitxigorria dendak ditu, Donostian. Lehenbizikoan, filmak ikusteko kabinak ditu, eta cruising gune bat, sexu topaketetarako.TUBIA, Iker. «Denda erotikoak kalera begira». Berria. || Data: 2023-03-25
https://www.berria.eus/paperekoa/1920/038/001/2023-03-25/denda-erotikoak-kalera-begira.htm
-
Zaindu zaitez liburuxka argitaratu du Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak, cruising eremuetan, etxeetan edo ligatzeko aplikazioetan segurtasuna sustatzeko.«Harreman sexu-afektiboetan segurtasuna sustatzeko gida argitaratu du Ikusgunek». Alea. || Data: 2020-06-15
https://alea.eus/gasteiz/1592205439255-ikusgune-gida-zaindu-zaitez-harremanak-sexu-afektiboak-segurtasuna
-
«Azken hiru egunetatik hona Euskal Herriko satirorik handiena bilakatu naiz ‘Ur handitan’ saioan cruisingari buruz hitz egiten atera naizenetik», esan zuen idazleak.KAMIO, Ariane. « Zoriontasunaren arazoak». Naiz. || Data: 2017-03-24
https://genealogialgtbi.igualdadnavarra.es/eu/lekukotzak/
-
Alfonso Gil zinegotziak esan zuen cruising delakoa, gizonak beste gizon batzuk toki apartatuetan anonimoki bilatu eta elkartzearena, ez dela «lo que se ha hecho toda la vida en Bilbao».ERRO, Angel. «Cruising». Berria. || Data: 2015-03-31
https://www.berria.eus/paperekoa/1740/018/001/2015-03-31/cruising.htm
-
Lehen agerraldia: Beti ere, zure eztabaida kideek zarena, homosexuala, nafarra, emakumea, onartu eta errespetatu behar dutela aurre-baldintza; bestela atera korrika, jipoitu eginen zaituzte-eta, hurrengo errenkarnazioan madrildarra, heterosexuala eta PPkoa izan nahi zuen adiskide hura Takoneran cruising ari zela jipoitu zuten bezala.OLASAGARRE MENDINUETA, Juanjo. «Subalternoak». Argia. || Data: 2009-07-01
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2191/subalternoak/osoa?botua=0&artikulua_id=28574/inprimatu
