kantujira

eu: kantujira

Definizioa:

Kalerik kale euskal kantak abestuz egiten den ibilaldia.

kantujira

(iz.)

Testuingurua:

  • Egunkaria-ren itxierak sortu zuen amorruaren erantzunetako bat izan zen kantujira, justu oraintxe hogei urte Donostian martxan jarria.

    BERRIA. «’Erresistentzia forma bat’, kantujira». || Data: 2023-02-19

  • Aurten Altzan jaiotako Nere Mujika euskaltzale errenteriarrak eta herrietako kantujirek irabazi dute Oarsoaldeko Euskara Batzordeak banatzen duen Oarsoarrak Saria.

    MUGA, Aitziber. «’21 urte pasa dira jubilatu nintzela, baina nik euskara erakutsi nien haur horiek niri beti euskaraz egiten didate’». Noticias de Gipuzkoa || Data: 2019-11-30

  • Hilean behin, kantujira egiten dute Gasteizko alde zaharrean, duela 9 urtetik.

    «'Gasteiz Kantuz'ek kantujira egiten du, hilean behin, hiriko alde zaharrean». EiTB. || Data: 2019-01-09

  • Lehen agerraldia: Horretarako, egun osoko jaia antolatuko dute herrian, besteak beste, haur-jolasekin, bertso bazkari batekin edo kantujira batekin.

    CORTÉS, María. «'Eman euskera elkarri' leloarekin iritsiko da Korrika martxoaren 23an». Diario Vasco. || Data: 2013-02-16