genero jariakor; genero fluido
es: género fluido
fr: genre fluide
en: fluid genre
Definizioa:
Pertsona baten generoa, denboran zehar aldatzen doana. Genero jariakorreko pertsona bat bizitzako une batean genero batekin identifika daiteke eta beste genero batekin beste une batean.genero jariakor
Testuingurua:
-
Identitateez hizketan hasita: neoliberalismoarekin lotzen duzu pertsonen sexualitatea eta generoa zehaztasunez definitzeko etiketen ugaritzea (genero jariakorra, espektro asexuala…).Argia || Data: 2022-07-19
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2787/teresa-maldonado-barahona
-
Lehen agerraldia: Aste honetan landu dugun gaiari esker, niretzat berriak ziren hitzak eta kontzeptuak ikasi eta ezagutu ditut: zisgeneroa, zisexuala, bigeneroa, genero jariakorra, poligeneroa… eta hauen arabera, identitate garapen ezberdinak eta guztiak onargarriak.CASARES, Isa. «Identitate anitzak...bai aberastasuna!». HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN talde-bloga. || Data: 2016-02-09
https://hezkeh0506.blogspot.com/2016/02/identitate-anitzakbai-aberastasuna.html
-
Genero jariakorra egun, aldarrikapen moduan hartzen da. Ezarritako sistemarekin haustearren edo, genero bitartasun hori hautsi nahi da.ETXABE, Jon Imanol. «Sexua eta generoa bereizi beharraz». Ataria [webgunea]. || Data: 2017-11-10
https://ataria.eus/komunitatea/jonimanoletxabe/1510249676081-sexua-eta-generoa-bereizi-beharraz-jon-imanol-etxabe-sexologoa-ataria-irratia
-
Halaber, beren jantzietan genero jariakorraren alde egiten dute, era guztietako pertsona-profilak besarkatuz (Brandemia, 2020).ZUMETA ZUASTI, Lide. «Marketinaren erabilera moda sektorean: Adolfo Domínguez-en kasua». Addi.ehu.eus [webgunea]. || Data: 2022-09-20
https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/60780/GrAL_Lide_Zumeta.pdf?sequence=4&isAllowed=y
genero fluido
-
Genero fluidoa identitate genero bakar batekin ez denean identifikatzen da.ORIBE URARTE, Zuriñe. Generoaren ikuspegitik, lau album ilustratu garaikideri begirada bat: Lehen Hezkuntzan egindako esku-hartzea. EHU || Data: 2020
https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/50983/GrAL_Oribe.pdf
-
Transexualitatea nahiz genero fluidoak bistaratuz eta derrigorrezko heterosexualitatea baztertuz.MONASTERIO, Marta; GARCÍA RUBIO, Irene. Zainketen erronka. Berdintasunari eta maskulinitate-eredu berriei buruzko gida Didaktikoa. Zizur Nagusiko Udala. || Data: 2021
https://www.zizurmayor.es/wp-content/uploads/2021/10/ZAINKETEN-ERRONKA-.pdf
-
Lehen agerraldia: Queer mugimenduaren defendatzaile nagusiak hirugarren generoaren edo genero fluidoaren aldarrikatzaileak dira; hau da, momentu batean nire sexua bat izanda, jokatzeko moduan eta erotikari dagokionez ez daukat gustu edo jokaera bakar bat, momentuaren edo egoeraren araberakoa izango da.ETXABE, Jon Imanol. «Sexua eta generoa bereizi beharraz». Ataria [webgunea]. || Data: 2018-06-08
https://ataria.eus/komunitatea/jonimanoletxabe/1528365103388-aniztasunaren-aldarria
