fikzionatu
es: ficcionar; ficcionalizar
fr: fictionner; fictionnaliser
en: fictionalize; fictionalise; fictionize; fictionise
Definizioa:
Fizkio bihurtu edo fizkio-izaera eman.fikzionatu
Testuingurua:
-
Bere bizitzaren pasarte fikzionatuen laguntzaz, haren jatorria, konpromiso politikoa, erbestea, itzulera eta jarduna kontatuko ditu filmak.EiTB. «Elbira Zipitria euskal pedagogiaren aitzindariari eskainitako dokumentala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en». || Data: 2023-02-13
https://www.eitb.eus/eu/telebista/osoa/9107222/elbira-zipitria-euskal-pedagogiaren-aitzindariari-eskainitako-dokumentala-asteartean-etb1en-eta-eitbeusen/
-
Horiek horrela, biografia fikzionatu baten itxura hartzen du kontakizunak, eta zaila da jakitea zer den egia eta zer gezurra, zer fantasia eta asmazio sexuala, zer egiazko gertaera eta haurtzaroko anekdota zorigaiztokoa.AZPITARTE, Julen. «Bizitzaren polifonia». Argia || Data: 2023-02-05
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2811/bizitzaren-polifonia
-
Gainontzekoa fikzionatu egin dut, gogoan ditudan oroitzapenetatik tira eginez.HITZEN UBERAN. «Karlos Linazasoro: "6012 nobelak asko du gidoi zinematografikotik"» || Data: 2018-06-08
https://old.uberan.eus/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/karlos-linazasorori-elkarrizketa-3
-
Lehen agerraldia: Duela pare bat urte, Susan argitaratu duen beste idazle bat, Tahar Ben Jelloum, Palermoko egunkari batek eskatuta Siziliari buruzko erreportaia batzuk egitera abiatu zen. 4.000 km egin ondoren, kronika fikzionatuak idatzi zituen.UBEDA GOIKOETXEA, Garbiñe. «[Koldo Izagirre:] "Sugearen zuhurtzia behar dugu"». Argia || Data: 1995-06-11
https://www.argia.eus/argia-astekaria/1534/sugearen-zuhurtzia-behar-dugu
